Kortxoenea gaztetxea (Indianoene kalea 16) 2010eko ekainaren 22an okupatu zuten Groseko gazte talde batek. Ulia mendiaren magalean aurkitzen den eraikin hau kortxo eta txapa fabrika izan zen urteetan zehar, 1983 urtean Zurriola Ikastolak erosi zuen arte. Ondorengo urteetan hainbat erabilera eman zizkion ikastolak gune horri, baina antzerki eskola izan zen nagusi, eta guztira 800 antzezlanetik gora egion ziren. Beranduago, ikastola handitzeko lanak zirela eta, orubea saldu zuen ikastolak, eta urtetan hutsik geratu zen.

Kortxoenea gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′31″N 1°57′56″W / 43.3253°N 1.9655°W / 43.3253; -1.9655
Map
Webgune ofiziala

Garai horretan sute ezberdinek beheko pisu txikituta utzi zuten, 2010ean Groseko gazte batzuek okupatu eta eraberritze lanak hasi zituzten arte. Gaztetxean gune ezberdinak osatu dituzte gazteek, liburutegia, doako denda, wifi gunea, tailerra, entsegu lokal eta grabaketa areto insonorizatua, sukaldea, baratza, oilotegia...

Horrekin batera proiektu ugari jarri zituzten abian, kale musika trukaketa, bertso eskola, musika talde irekia eta bizikletak konpontzen ikasteko tailerra, besteak beste. Gainera gunea antzerki talde ezberdinek entseatzeko erabiltzen da.

Eraikinaren jabeak bertan etxebizitzak egiteko proiektua aurrera eramateko eraikina eraisteko lanak hasi zituen 2015eko irailean. Hurrengo egun eta asteetan izandako mobilizazioak egin ziren horren aurka, eta gorabehera zenbaiten ondoren, eraispena geldiarazi egin zen. Azaroaren 3an, eraispen lanetarako langileak indarrez sartu, bortxak bertan bildutako pertsonak kanporatu eta eraikina eraisten hasi ziren.[1]

"Kortxoenea, irautea sortzea delako" dokumentala aldatu

2015eko Donostiako Zinemaldi Alternatiboan aurkeztu zuten "Kortxoenea, irautea sortzea delako" dokumentala. Markel O. Gaztañaga, Beñat A. Mora eta Joseba P. San Sebastian dira lan honen egileak eta Kontxita Beitiak jarri zion ahotsa eraikinari.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu