Korporala[1] Eliza Katolikoak eta beste kristau talde batzuek ospakizun eukaristikoan erabilitako zapi liturgiko bat da.

Korporala.
Eukaristiako tresnak Eibarko San Andres elizan, ezkerretan goian, tolestuta, korporala.
Mezan bere funtzioa betetzen: korporalaren gainean, patena eta ziborioa.

Deskribapena

aldatu

Korporala oihal karratua izan ohi da, almidoiztatua, lihozkoa. Meza hasi aurretik tolestua egon ohi da, eta apaizak zabaldu ohi du, haren gainean jartzeko kaliza eta ostiak dituen patena edo ziborioa; ofertorioan eukaristiaren erritoa egiteko[2]. Bere funtzioa praktikoa da ostia apurrak biltzeko errazago egitea lana, baina aldi berean apur horiek Jesukristoren gorputza direnez, oihalak funtzio sakratu berezia duela kontsideratzen da (eta izena hortik du, corporalis latinezkoa, corpus edo gorputzetik).

Erreferentziak

aldatu
  1. Eusko Jaurlaritza, Euskalterm. «Corporal» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).
  2. (Italieraz) «corporale² in Vocabolario - Treccani» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).

Kanpo estekak

aldatu