Korintoarrei Lehen Gutuna

Itun Berriko liburua

Korintoarrei Lehen Gutuna (antzinako grezieraz: Α΄ ᾽Επιστολὴ πρὸς Κορινθίους, 1 Ko) edo, labur, 1 Korintoarrei Bibliako Itun Berriko liburu bat da. Paulok Korintoko eliza-elkartearengana zuzendutako gutuna da, eta maitasunaren gaia xehe-xehe jorratzen du. Gutunak hamasei kapitulu dauzka, eta koinez idatzita dago.

Korintoarrei Lehen Gutuna
Jatorria
Egilea(k)Paulo Tartsokoa
Sorrera-urtea54
IzenburuaΑ΄ ᾽Επιστολὴ πρὸς Κορινθίους eta 1. Brief des Paulus an die Korinther
Ezaugarriak
Genero artistikoaEpistola
Deskribapena
Honen parte daItun Berria
Pauline epistles (en) Itzuli
epistles to the Corinthians (en) Itzuli
kronologia
Korintoarrei Lehen Gutuna Korintoarrei Bigarren Gutuna

Testuinguru historikoa aldatu

Gutuna 55 urtearen udaberrian idatzi zen, Efeson (1 Ko 16:8). Horren ostean, Paulok Mazedoniara joateko eta, gero, Korintora itzultzeko asmotan zebilen.

Paulo gutun hau idaztea erabaki zuen eztabaidak baretzeko, lehenagoko adierazpenak argitzeko, iritzi okerrak artezteko eta ekintza txarrak ezabatzeko. Izan ere, Paulok Korintoko eliza-elkarteko berri izan zuen; litekeena da Apolok horri buruz lehenago jakinarazi izana (1 Ko 16:12). Beste informazio-sorburu batzuk honako hauek izan ziren: eliza-elkarteak idatzitako gutunak (1 Ko 7:1), "Kloeren jendearengandik jakin dut" (1 Ko 1:11) eta Esteban, Fortunato eta Akaikoren bisita (1 Ko 16:17).

Ziur antzean, Tito eta izen ezezaguneko anaia bat gutunaren mezulari izan ziren (2 Ko 2:13;8:6;8:12-18).

Balizko tartekatzea aldatu

Emakumeak elkartean hitz egitea debekatzeari buruzko 1 Korintoarrei-ko pasartea (1 Ko 14:34-35) benetan Paulok idatzia denetz eztabaidagarria da. Txatal haiek eskuidatzi guztietan agertzen badira ere, ez datoz bat arrazoibide osoarekin, eta Paulok emakumeek batzarretan otoitz egiteari eta profeziak egiteari buruz lehenago esan zuenarekin kontraesanean jausten ei da (1 Ko 11:2-16). Itun Berrian aditu batzuen arabera, ez dago pasartea osteko tartekatzetzat jotzeko oinarri nahikorik, baina, beste batzuek geroago sartutakoa dela deritzote. Azken horien ustez, litekeena da txatal zalantzagarriak Pauloren izeneko gutunetako batzuk bildu zituen lagun batek erantsi izana, 100 urtearen inguruan. Paulo ezizenpeko kristau-idazle goiztiar batek eztabaidatutako hitzak are garratzago errepikatu zituen (1 Tm 2:10-15).

Edukia aldatu

  • Agurra (1:1-3)

SARRERA (1:4-9)

  • Jainkoari esker ona (1:4-9)

KORINTOKO ELIZ ELKARTEAN ZATIKETAK (1:10–4:21)

  • Korintoarren alderdikeriak (1:10-17)
  • Kristo gurutziltzatua Jainkoaren indar eta jakinduria (1:18-31)
  • Pauloren mintzaira, jakintsuena ez bezalakoa (2:1-5)
  • Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria (2:6-16)
  • Korintoarrak kristau-gaietan heldugabeak (3:1-4)
  • Denak zerbitzari eta Jainkoaren lankide (3:5-17)
  • Denak Kristorenak eta Kristo Jainkoarena (3:18-23)
  • Apostoluak kristauen zerbitzari (4:1-13)
  • Pauloren oharrak (4:14-21)

JOKABIDE OKERRAK ELKARTEAN (5:1–6:20)

  • Lizunkeria-arazoa (5:1-12)
  • Kristauen arteko auziak (6:1-11)
  • Haragikeriaren aurka (6:12-20)

EZKONTZAZ ETA GIZARTE BIZITZAZ KRISTAU-IKUSPEGIA (7:1-40)

  • Ezkonduen betebeharrak (7:1-16)
  • Kristauek lehengo gizarte-egoeran jarraitu (7:17-24)
  • Ezkongabeak eta emakume alargunak (7:25-40)

SASIJAINKOEI ESKAINIRIKO HARAGIA (8:1–11:1)

  • Janariak eta kristau-askatasuna (8:1-13)
  • Paulok bere eskubideei uko (9:1-18)
  • Paulo, dena denentzat (9:19-23)
  • Atleten antzera (9:24-27)
  • Israelen gertaerak aurreirudi kristauentzat (10:1-13)
  • Jainkoaizunkeriari uko (10:14-22)
  • Egin guztia Jainkoaren aintzarako (10:23-11:1)

ELIZA-BATZARRAK (11:2–14:40)

  • Emakumeak eliza-batzarretan (11:2-16)
  • Jaunaren afaria eta elkar maitasuna (11:17-34)
  • Espirituaren dohainak (12:1-11)
  • Atalak asko, gorputza bat (12:12-30)
  • Maitasunaren gorazarrea (12:31-13:13)
  • Hizketa arrotzak eta profezia (14:1-25)
  • Bileretan nahasmenik ez (14:26-40)

KRISTAUEN PIZTUERA (15:1-58)

  • Kristoren piztuera (15:1-11)
  • Gure piztuera (15:12-34)
  • Piztutakoen gorputza (15:35-58)

KONKLUSIOA (16:1-24)

  • Diru-bilketa Jerusalemgo kristauen alde (16:1-4)
  • Pauloren ibilaldi-asmoak (16:5-12)
  • Eskabideak (16:13-18)
  • Azken agurra (16:19-24)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu