Kontsonante txistukari

Fonetikan, kontsonante txistukariak kontsonante igurzkari edo afrikatu mota bat dira. Hots horiek ebakitzeko, aire-emana mihiaren atzekaldeko zirrikitu batetik artikulazio punturaino eramaten da; hor, hortz ia estutuen ertz zorrotzetara bideratzen da eta maiztasun altuko turbulentziak sortzen dira (soinu txistukariak). Txistukari guztiak kontsonante koroariak dira, mihiaren punta edo aurreko atal malguarekin ahoskatuak. Aukera anitz daude mihiak hartzen duen forman eta artikulazio puntuan.[1]

Txistukari motak aldatu

Kontsonante txistukarien gauzatzea parametro zenbaitek baldintzatua da. Ondoko kasu guztietan, ezaugarriak sortua den soinuaren gaineko haien efektuaren estridentzia mailaren arabera sailkatuak dira, estridenteenetik lauenera.

  • Mihiaren forma: ahur (edo konkabo), ganbil (edo konbexu), irauli (edo erretroflexu), lau (edo zapal).
  • Artikulazio lekua: horzkari [θ] edo hortz-hobikari, hobikari [s], hobiosteko [ʒ], sabaikari [ʝ].
  • Mihiaren leku hertsatzailea: lepokari [s̻], apikari [s̺], azpiapikari [ʂ].

Parametro horien ezaugarriak gehituz hots txistukariak sortzen ditugu. Parametroen konbinazioaren arabera, sortutako soinua oro har zorrotza (ozena) edo kamutsa (isila) da. Adibidez, polonieraz [s] ahur, hortz-hobikari eta lepokaria erabiltzen da, soinu aski zorrotza dena. Euskaraz, [s] zapal, hobikari eta apikaria baliatzen da. Toda hizkuntzak, [ʂ] irauli, sabaikari eta azpiapikari bat du, soinu kamutsagoa dena, isilagoa.

Mihiaren forma aldatu

  • Ahur (konkabo): mihia biribildua da eta tarte txiki batetik aire-emari garrantzitsu eta bizia hortzen aurka pasarazten du; horren ondorioz, txistu moduko maiztasun altuko soinu bat sortzen da. Mihiaren biribiltze horrek aire-emaria bideratzen du. Fenomeno hori sulkalizazio deitua da eta kontsonante sulkalak eratzen ditu. Soinu horiek biziki garbiak dira eta munduko hizkuntzetan txistukari erabilienak eta iraunkorrenak dira. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan [s] (ahoskabe) eta [z] (ahostun) gisan transkribatuak dira.
  • Ganbil (konbexu): mihia luzatu eta handitua da aho erdian. Horrek artikulazio hobiostekoa, gutxi gorabehera sabaikaria, ematen digu. Bi azpikategoria desberditzen ditugu sabaikaritze mailaren arabera:
    • Igurzkari txistukari sabai-hobikariak, mihi kakotuarekin ahoskatzen dena (ganbila eta erdi sabaikaritua). NAF-an, [ʃ] (ahoskabe) eta [ʒ] (ahostun) bezala transkribatuak dira.
    • Igurzkari txistukari hobi-sabaikariak, askoz sabaikarituagoak. NAF-an, [ɕ] (ahoskabe) eta [ʑ] (ahostun) bezala transkribatuak dira.
  • Irauli (erretroflexu): mihia laua edo gibelera bildua (azpiapikaria) da, biziki ahurra. Ez da sabaikaritzerik. NAF-an [ʂ] (ahoskabe) eta [ʐ] (ahostun) bezala transkribatuak dira.

Artikulazio lekua aldatu

Txistukari guztiak kontsonante koroariak dira, mihiaren punta edo aintzineko atal malgua ahoaren aurreko atalen batera eramanez ahozkatzen direla. Artikulazio puntuaren arabera, aitzinetik gibelerat hurrengo aukerak aurkitzen ditugu:

  • horzkariak: mihia hortzen kontra doala artikulatuak.
  • hortz-hobikariak: mihiaren punta hortzetan eta mihiaren lepoa hobira doala artikulatuak.
  • hobikariak: mihia hobiaren mailan dagoela artikulatuak.
  • hobiostekoak: mihia hobiaren eta sabaiaren artean dagoela artikulatuak.
  • sabaikariak: mihia saibai gogorraren mailan dagoela artikulatuak.

Puntu hertsatzailea mingainaren mailan aldatu

  • Lepokaria: kontaktua mihi-xaflarekin sortzen denean.
  • Apikaria: kontaktua mihiaren puntarekin sortzen denean.
  • Azpiapikaria: kontaktua mihiaren puntaren azpiko aldearekin sortzen denean. Mihiaren iraulketa edo erretroflexioa ekartzen du.

Definizio arazoak aldatu

Denboran zehar fonetikari zenbaiten artean iritzi desberdinak alderatu dira txistukarien inguruko terminologia eta sailkapenari dagokionean. Hala nola, Noam Chomskyk eta Morris Hallek [f] eta [v] soinuak txistukari gisan sailkatu zituzten. Hala ere, hots horiek ez dituzte beste txistukarien frekuentzia altua eta ahosmoldea partekatzen: horregatik, hizkuntzalari gehienek igurzkariekin sailkatzen segitzen dute. Hala ere, egia da kasu desberdinak direla hizkuntzen arabera: adibidez, ingelesez [f] ez da txistukaria, baina beste hizkuntza zeinbaitetan bai, eweeraz, kasu.

Kontsonante txistukarien transkribapena aldatu

Igurzkari txistukarien oineko ikurrak erepresentatzen dute gehienez mingainaren kokapena.

Ahoskabe Ahostun
API Deskribapena Adibidez API Deskribapena Adibidez
Hizkuntza Ortografia NAF Esanahia Hizkuntza Ortografia NAF Esanahia
hobikari ahoskabe Euskara segi [seɡi] jarrai z hobikari ahostun Frantses zoo [zoo] zoo
ɕ hobi-sabaikari ahoskabe Mandarinera 小 (xiǎo) [ɕiɑu˨˩˦] tiki ʑ hobi-sabaikari ahostun Poloniera zioło [ʑɔwɔ] belar
ʃ sabai-hobikari ahoskabe Frantses chou [ʃu] aza ʒ sabai-hobikari ahostun Euskara mendije [mendiʒe] mendia
ʂ irauli ahoskabe Mandarinera 上海 (Shànghǎi) [ʂɑ̂ŋ.xàɪ] Shanghai ʐ irauli ahostun Poloniera żaba [ʐaba] igel

Euskaraz aldatu

Euskaraz kontsonante txistukariak usu erabiltzen dira, eta euskalki zenbaitetan aurki daitezke:

  • /s̻/ <z>: igurzkari txistukari lepoko-hobikari ahoskabea, edo, labur esanda, igurzkari lepokaria, miharen lepoa hertsatzaile aktiboa dela ebakitzen delako. Euskaraz, hazi, ez edo zakur bezalako hitzetan agertzen da.
  • /s̺/ <s>: igurkari apiko-hobikari ahoskabea, edo, labur esanda, igurzkari apikaria, miharen punta (apex) hertsatzaile aktiboa dela ebakitzen delako. Pertzeptualki, igurzkari irauli baten antza har dakioke. Euskaraz, hasi, oso edo sabel bezalako hitzetan aurki daiteke.
  • /ʃ/ <x>: igurzkari sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabea. Euskaraz, xaboi, ixil edo ixa bezalako hitzetan aurki daiteke.
  • /t͡s̻/ <tz>: Afrikatu txistukari lepoko-hobikari ahoskabea, edo, labur esanda, afrikatu lepokaria, miharen lepoa hertsatzaile aktiboa dela ebakitzen delako. Ingelesez cats bezalako ts sekuentzietan aurki daiteke. Euskaraz, hotz, atzo edo etzi bezalako hitzetan agertzen da.
  • /t͡s̺/ <ts>: Afrikatu txistukari apiko-hobikari (edo atzeratu) ahoskabea, edo, labur esanda, afrikatu apikaria, miharen punta (apex) hertsatzaile aktiboa dela ebakitzen delako. Pertzeptualki, afrikatu irauli baten antza har dakioke. Euskaraz, hots, atso edo itsusi bezalako hitzetan aurki daiteke.
  • /t͡ʃ/ <tx>: Afrikatu sabai-hobikari (edo hobiosteko) ahoskabea. Euskaraz, etxe, itxaron edo atxiki bezalako hitzetan aurki daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Point d'articulation. 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Kanpo estekak aldatu