Igurzkari hobiosteko ahostun

Igurzkari hobiosteko ahostuna kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena. Hots klase bati erreferentzia egiten dio, eta ez soinu bakar bati. Mota zenbait ager daitezke, pertzeptualki nabarmen ezberdinak direnak:

  • Igurzkari txistukari sabai-hobikari ahostun [ʒ]
Igurzkari hobiosteko ahostun
ʒ
NAF zenbakia135
Kodetzea
X-SAMPAZ
KirshenbaumZ
Braille
  • Igurzkari ez-txistukari hobiosteko ahostun [ɹ̠˔]
  • Igurzkari txistukari irauli ahostun [ʐ]
  • Igurzkari txistukari hobi-sabaikari ahostun [ʑ]


Nazioarteko Fonetika Elkarteak igurzkari hobiosteko ahostun izena soilik erabiltzen du [ʒ] soinuarentzat. [1][2]

Igurzkari sabai-hobikari ahostun aldatu

Igurzkari sabai-hobikari ahostuna edo igurzkari hobiosteko kakotu ahostuna kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena.

Transkribapena aldatu

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan ezh ⟨Ʒ ʒ⟩ letraren ikur xeheak irudikatzen du, eta bere X-SAMPA ikurra Z da. Beste transkribapen alfabeto zenbaitetan ⟨ž⟩ erabili izan da. Beste alfabetoetatik latindar alfabetora egokitzerakoan ⟨zh digrafoaren bidez transkribatu izan da.

Hizkuntza zenbaitetan, frantsesez eta ingelesez kasu, hots honek aldibereko ezpainkaritasuna izan dezake ([ʒʷ]), nahiz eta transkribapenetan inoiz gutxi irudikatzen den.

Ezaugarriak aldatu

Igurzkari sabai-hobikari ahostunak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere ahosmoldea igurzkari txistukaria da. Hau da, hots hau ebakitzeko aire-emana mihiaren atzekaldeko zirrikitu batetik artikulazio punturaino eramaten da, non hortz ia estutuen ertz zorrotzetara bideratzen den, maiztasun altuko turbulentziak sortzen direla.
  • Bere ahoskunea sabai-hobikaria da. Hau da, hobiosteko kakotua (neurri batean sabaikaritua). Honek esan nahi du mihiaren lepoa hobiaren atzean kokatuta eta mihiaren aurrekaldea sabairantz bildua ("kakotua") ebakitzen dela.
  • Bere ahoskera ahostuna da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek bibratzen dute (mugitzen dira).
  • Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
  • Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
  • Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.

Euskaraz aldatu

Igurzkari hobiosteko ahostuna edo igurzkari sabai-hobikari ahostuna euskalki zenbaitetan agertzan da, gehien bat lehen [j] hurbilkari sabaikari ahostuna zenaren indartzearen ondorioz.

Adibideak: bizkaieraz mendije edo txikije eta zubereraz jin edo jinko.

Erreferentziak aldatu

  1. McGuire, Beth. (2016-02-05). «International Phonetic Alphabet (IPA) Charts for Consonants (Pulmonic) and Vowels» African Accents (Routledge): 18–19. ISBN 978-1-315-85020-7. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «IPA i-charts (2018)» www.internationalphoneticassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).

Kanpo estekak aldatu