Kontrafagot
Kontrafagota[1] zurezko haize-instrumentua da, mihi bikoitzekoa. Kontrafagotaren erregistroa fagotarena baino zortzidun bat beheragokoa da.
Kontrafagot | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | Fagot eta Zurezko haize instrumentu |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.112-71 |
Tutu koniko luzea du, eta, jotzeko, lurrean bermatzen da hagatxo batez. Heckelek hobetutako kontrafagotak 5 metro inguruko hodia du, lau aldiz tolestua eta muturra beherantz zuzendua du, fagotak ez bezala. Soinu baxu ederrak ditu. Esan ohi denez, Georg Friedrich Händelek sartu zuen lehenengoz Ingalaterran. XIX. mendean hasi zen orkestran erabiltzen. Beethovenek sarritan erabili zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |