Dunnottar gaztelua

Dunnottar gaztelua (ingelesez: Dunnottar Castle) Eskoziako ipar-ekialdean kokatzen den Erdi Aroko gaztelua da. Stonehaven herritik 3 kilometro hegoalderuntz dago. Gaur egun bertan bere hondakinak besterik ez dira gelditzen, hauek lurmutur baten amildegi edo itsaslabar baten gainean kokaturik daudelarik. A mailako eraikina izendaturik dago.

Dunnottar gaztelua
Dunnottar Castle (pro view).jpg
Dunnottar gaztelua itsaslabarrez inguraturik.
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaAberdeenshire
Koordenatuak 56° 56′ 44″ N, 2° 11′ 48″ W / 56.94569°N,2.19677°W / 56.94569; -2.19677Koordenatuak: 56° 56′ 44″ N, 2° 11′ 48″ W / 56.94569°N,2.19677°W / 56.94569; -2.19677
Historia eta erabilera
Irekiera1400
Arkitektura
Ondarea
SM986

HistoriaEdit

Gugaino iritsi zaizkigun eraikinak nagusiki XIX eta XV. mendekoak dira, baina ia ziurtasun osoz bertan mende ilunak izenez ezagutzen den garaiko gotorleku bat legoke. Dunnottar gazteluak Eskoziako historiako Erdi Aro eta Ilustrazio garaietan paper garrantzitsua izan zuen, bere kokalekutik Eskoziako iparraldeko itsas trafikoaren ibilbideak kontrolatu baizitezkeen, baita lurrez defendatzeko erraza zelako. Gaur egun nahiz eta leku hau jendeari irekia egon jabego pribatua da, urtero milaka turista ugarik bisitatzen dutelarik.

FaunaEdit

Gazteluaren ipar eta hegoaldeko amidegietako haitzak itsas hegazti ugariren bizileku dira, honek Eskoziako kostaldeko lur eremu hau iparraldeko Europako hegaztien santutegi garrantzitsua bilakatzen dutelarik.

GeologiaEdit

Dunnottar gaztelua kokaturik dagoen harkaitza mundu mailako erreferentziazko konglomeratuzko itsaslabar bat da.

ZinemaEdit

Mel Gibson eta Glenn Close aktoreak agertzen diren Hamlet filmako zenbait eszena Dunnottar gazteluaren filmatu ziren.

 
Dunnottar gaztelua.

Kanpo estekakEdit