Alexander Cumming
Alexander Cumming, askotan Cumming izenez ere ezaguna (Edinburgon, 1733an-Pentonville (Londres), 1814ko martxoaren 8a),[1] erlojugile, organogile eta asmatzaile eskoziarra izan zen. Komunaren diseinu bat patentatu zuen lehen asmatzailea izan zen.[2]
Alexander Cumming | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1733 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres eta Pentonville (en) ![]() |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, musika instrumentuen egilea, ingeniaria, matematikaria eta erlojugilea |
Lantokia(k) | Edinburgo eta Londres |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/db/Cummings_S-bend.jpg/250px-Cummings_S-bend.jpg)
Biografia
aldatuCumming matematikari, mekanikari eta erlojugile bat izan zen. Ordulariei eta haien mekanismoei buruzkoak, gurdi-gurpilek hainbat formatako hagunekin bideetan duten eraginari buruzkoak eta grabitatearen eraginari buruzko liburuak idatzi zituen. 1779an epaile bihurtu zen eta 1783an Edinburgoko Royal Societyko kide egin zen.[1]
Komunaren asmakizuna
aldatuGaur egun ere erabiltzen den S itxurako hodien diseinuak U eta J. formako beste aldaketa batzuekin partekatzen du erabilera. S formako kurba Alexander Cumming-ek asmatu zuen 1775ean, zisternetako usain desatseginak isolatzeko eta, horrela, etxebizitzetan ez geratzeko. Bere komunak egiten zituen instalazio batzuk sortu zituen Bond Streeten, Londresen.
Liburuak
aldatu- Elements of Clock and Watch Work Adapted to Practice (1766).