Komitatiboa kasu gramatikoa da, «zerbaitekin / norbaitekin batera» adierazten duena.

Hizkuntza eranskarien artean zabalduta dago eta euskaran «-(a)rekin / -ekin» atzizkiak ditu.

Munduko hizkuntzetanAldatu

Kasu hau, adibidez, bepsaerak (uraldar hizkuntzen kidea) du; hizkuntza horretan kasuak -nke eta -(i)denke atzizkiak ditu: koiranke «txakur batekin / txakurrarekin» — koiridenke «txakurrekin».

Izan ere, hizkuntza eranskari batzuek komitatiboaren atzizkia «eta» hitzaren ordez erabiltzen zuten eta, horren ondorioz, «eta» hitza mailegatu zuten, adibidez, finlandierazko / estonierazko ja «eta» hitza germaniar hizkuntza batetik eratorri zen eta turkierazko ve «eta» hitza persieratik eratorri zen.

Hizkuntza indoeuropearren artean osetierak du kasu hau.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu