Ireki menu nagusia

Komandante uharteak edo Komandorsk uharteak[1] (errusieraz: Командо́рские острова́, Komandorskiye ostrova) Asiako ipar-ekialdeko uharte multzo bat dira, Bering itsasoaren hego-mendebaldean, Kamtxatka penintsulatik 175 km ekialdera kokaturik daudenak. Uharte nagusiak Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen dira, eta 1.846 km²ko eremua hartzen dute guztira. Administratiboki Errusiako Kamtxatka kraiaren barnean daude.

Komandante uharteak

Nikolskoe komandor island.jpg


Nikolskoie, Bering uhartea
Bertako izena Командо́рские острова́
Geografia
Kokapena 55° N, 167° E / 55°N,167°E / 55; 167
Azalera 1.846 km²
Politika
Herrialdea  Errusia
Kamtxatka kraia
Hiri populatuena Nikolskoie
Gizartea
Biztanleria 613 (2009)
Talde etnikoak Errusiarrak, aleutak

Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Vitus Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari zein itsasarteari Bering izena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komandante uharteak