Kolkhoz (errusieraz, колхоз, kɐˈlxos ahoskatua; коллективное хозяйство hitzen laburdura; etxalde kolektiboa) Sobietar Batasun ohian, nekazarien enpresa izan zen, kooperatiba moduan eratua.

Kolkhozetan lan egiten.

Sobietar gobernuak 1929. urtean hasitako lurraren sozializazioaren ondorioz, kolkhozak ugaldu eta indartu ziren. Lurrak estatuarenak izanik ere, kooperatibek lantzen zituzten, eta emaitzak estatuari eta beste batzuei saltzen zizkieten. Nekazariek jasotzen zuten soldata lanaren kantitatearen eta kalitatearen arabera neurtzen zen.

Kolkhozek garapen handia lortu zuten 1940-1960 bitartean, baina industriaren indartzeak langileak erakarri zituen alde guztietatik, eta ondorioz nekazaritzaren galera ekarri zuen, eta baita kolkhozena ere. 1992tik aurrera, kolkhozak pribatizatu egin ziren.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu