Kolesteatoma
Belarriaren hezur mastoideoan agertu ohi den tumore-antzeko kistea, epitelio-zelulez eta kolesterolez osatua, hedatu eta inguruko hezurra higatu dezakeena
Kolesteatoma itxura sasitumoraleko masa ez-neoplasikoa da, kolesterolak infiltratutako zelula epitelialez osatua. Normalean tinpano-kaxaren hantura baten ondoren agertzen da, erdiko belarriko barrunbeak hartzen ditu, eta inguruko hezurra higatzeraino zabaltzen da.[1] Kolesteatomaren sintoma arrunten artean entzumen-galera, usain handiko zornea (marroia/horia gehienetan), belarriaren odolustea, bertigoak, belarriko mina, buruko mina edo burrunba egon daitezke.
Kolesteatoma | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Keratosia eritasuna |
Espezialitatea | Otorrinolaringologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ziprofloxazino eta lebofloxazino |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H71.9 eta H71.90 |
GNS-9-MK | 385.30 |
DiseasesDB | 2553 |
MedlinePlus | 001050 |
eMedicine | 001050 |
MeSH | D002781 |
Disease Ontology ID | DOID:869 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |