Erdiko belarri
Erdiko belarria[1] belarriaren hiru ataletako bat da.
Erdiko belarri | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | belarria |
Konponenteak | Tinpanoa tinpano-kaxa Belarriko hezurtxoa tensor tympani muscle (en) stapedius muscle (en) antro mastoideoa aditus to mastoid antrum (en) gelatxo mastoideoa muscle of auditory ossicle (en) |
Artikulazioa | Kanpo belarria Barne belarria |
Identifikadoreak | |
Latinez | auris media |
MeSH | A09.246.397 |
TA | A15.3.02.001 |
FMA | 56513 |
Terminologia anatomikoa |
Airez betea dagoen barrunbea da erdiko belarria, tinpano mintzez estalia dagoena erabat. Barneratu ahala, erdiko eta barruko belarriak banatuz, beste mintz bat dago: leiho biribileko mintza. Bi mintz horien artean hiru hezur txiki daude: mailua, ingudea eta estribua; hezurrok duten formagatik ematen zaizkie izen horiek. Mailuaren kirtenak tinpano mintza ukitzen du eta burua ingudearekin elkartuta dago; ingudea, berriz, estribuarekin lotuta dago eta hau, aldi berean, leiho biribileko mintzarekin. Hala, hiru hezur horiek elkarri lotuta daude, katea moduko bat eratuz, eta tinpano mintzaren dardarak transmititzen dituzte leiho biribileko mintzera. Erdiko belarria faringearekin lotuta dago Eustakioren tronpa izeneko hodi estu baten bidez. Erdiko belarriaren behealdean kokatuta dago Eustakioren tronpa eta erdiko belarriaren eta kanpoko airearen arteko presioa berdintzea da horren eginkizuna, tinpanoak presio berdina izan dezan bi aldeetatik. Hala, kanpoko presioa aldatzen denean (mendira igo edo hegazkinean ibiltzean, adibidez), ahoa zabaldu eta airea irenstean berdindu egiten da belarriko presioa, zeren eta, zerbait irenstearekin batera Eustakioren tronpa zabaldu egiten baita eta hartara tinpano mintzak presio berdina jasotzen du kanpotik nahiz barrutik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]