Zornea (etimologia: zauri esne[1]) infekzio-prozesuetan gorputzak eragiten duen substantzia zurixka da. Zorne metaketa ehun barratuan abzesu edo zorne-zorro deitzen da.

Zorne zorroa

Zorneak leukozito, mikroorganismo hilak eta ehun minduaren hondarrak ditu. Zauri kutsatuei edota zaldarrei darie.

Zorne-jarioa, gehienetan, infekzio baten ondorioa izaten da. Zornea eragiten duten mikrobioei piogeniko deritze (Streptococcus pyogenes eta Staphylococcus aureus bakterioak, esaterako). Mikrobio piogenikoek fagozitosia egiten duten leukozitoak suntsitzeko gai dira, organismoaren immunitate-sistemari aurre eginez; zornearen osagai garrantzitsuenetariko bat, hain zuzen ere, hildako leukozitoak dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu