Koldobike Natxitube

bizkaitar maistra

Koldobike Natxitube Gametxogoikoetxea (Elantxobe, 1912ko maiatzaren 191995eko maiatzaren 27a) Bilboko Eskola Normalean irakasle titulua atera ondoren maistra ibili zen Aldundiaren auzo-eskoletan eta Errotatxuetako ikastolan.

Koldobike Natxitube
Bizitza
JaiotzaElantxobe1912ko maiatzaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1995eko maiatzaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra

Biografia aldatu

Elantxoben jaio zen, 1912eko maiatzaren 19an. Bilboko Eskola Normalean irakasle titulua atera eta maistra ibili zan Aldundiaren auzo-eskoletan eta 1932an hasita Errotatxuetako ikastolan, Rosario Olazabal maistrarekin batera; eskola hau Eusko Ikastola Batza erakundeak bultzatuta sortu zen. Eta Bilboko zenbait ume ikasi zuten bertan euskara eta euskal kultura; tartean Edurne Egino, Udaberri Galduan blogean kontatzen duenez.[1] Abestiak, dantzak eta kontatzen kantazen zuten Arriendar Miren moduko irakasleekin.

Gerraren hasieran, 1937an, irakasle gisa lagundu zien Belgikara eraman zituzten gerrako haurrei. Hainbat urtez Bruselan bizi izan zen Garbiñe eta Miren ahizplekin batera. Itzuli ondoren, ez zioten lan egiten utzi, baina Madrilen bizi ziren haur euskaldunei euskara eskolak eman zizkien.[2]

Jose Ramon Rementeriarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten; Joseba, Nerea e Ibon.[2]

Bibliografia aldatu

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 255.or.

Erreferentziak aldatu

  1. Orrantia, Josi Sierra. (2009-03-26). Udaberri Galdua: Edurne Egino Bilbokoa. (Noiz kontsultatua: 2017-03-26).
  2. a b «José Ramón Rementeria y la carretera de los bermeanos en Otxandio (1936-1937)» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).

Kanpo loturak aldatu