Ko Samui (thailandieraz: เกาะสมุย, kɔ̀ʔ samǔj ahoskatua) Thailandiako uhartea da, Kra istmoaren ekialdeko kostaldean eta Surat Thani herritik gertu kokatuta. Thailandiako hirugarren uharterik handiena da: 228,7 km² azalera eta 47.874 biztanle ditu (2006).

Ko Samui
Koh Samui Lipa Noi2.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 635 m
Luzera 26 km
Zabalera 21 km
Geografia
Koordenatuak 9° 30′ N, 100° 00′ E / 9.5°N,100°E / 9.5; 100Koordenatuak: 9° 30′ N, 100° 00′ E / 9.5°N,100°E / 9.5; 100
Honen parte da Samui archipelago (en) Itzuli
Herrialdea Thailandia
Lurraldea Ko Samui (en) Itzuli
Ur-gorputza Thailandiako golkoa

HistoriaAldatu

Ko Samuiko lehenengo biztanleak duela hamabost mende agertu ziren, ziur asko Malasiar penintsula eta hegoaldeko Txinatik etorritako arrantzaleak. Izan ere, uhartea Txinako 1687 urteko mapa batean agertzen da, Pulo Cornam izenaz.

XX. mendeko bukaera arte, Samui isolatuta eta buruaskiko komunitatea zen, Thailandia kontinentalarekin harreman handirik ez zuena. Horregatik 1970eko hamarkadara arte ez zuen errepiderik.

GeografiaAldatu

Samui Thailandiako golkoan dago, Surat Thani herritik 35 km ipar-ekialderantz. 60 uharte inguru ditu, tartean Ko Pha Ngan, Ko Tao edo Ko Nang Yuan.

Uharteak zirkulu itxura du, 15 km diametrokoa. Erdialdeko aldean mendi-oihana dago (Khao Pom mendia, 635m). Nathon hiriburua hego-mendebaldeko kostaldean dago.

Banaketa administratiboaAldatu

Administratiboki, Ko Samui Surat Thani probintziako barrutia (amphoe) da. Barrutia zazpi azpi-barrutietan (tambon) banatuta dago:

  1. Ang Thong
  2. Lipa Noi
  3. Taling Ngam
  4. Na Mueang
  5. Maret
  6. Bo Phut
  7. Mae Nam
 

ArteaAldatu

Ko Samui izan zen eztei-bidaiarako proposamen bat 2000ko Meet The Parents pelikulan, Robert De Niro eta Ben Stiller protagonistak zituena.

Ko Samui The Beach pelikulako protagonistek zeharkatzen duen uhartea da. Baita ere, Burnout 3 bideo-jokoan agertzen da.

Kanpo estekakAldatu