Ireki menu nagusia
Kloratita
Datuak
Jatorria Zorrotza (Bizkaia)
Musika mota Punk, Rock
Urteak 2003 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) MusikHerria
Taldekideak
Alberto
Iraitz
Gaizka
Saul
Ekaitz
Informazio gehigarria
www.kloratita.net

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Kloratita, 2003an Zorrotzan sortutako punk-rock musika taldea da. Hasiera batean, gustoko taldeen bertsioak egiten hasi ziren, baina pixkana-pixkana beraien kantu propioak ere sortzeari ekin zioten.

Euskal Herri osoan 50 kontzertu inguru eman ondoren, 2004an beraien lehen diska grabatu zuten Tala estudioetan(Inoiz baino gehiago... ). Diskaz gain, liburuxka bat ere egin zuten.

2006an berriz, bigarren lana kaleratu zuten Etikaz mintza gaitezen... izenburupean. Diska grabatzeaz gain, DVD bat eta liburu bat ere kaleratu zituzten.

2007an oraingoz beraien azken lana den Inoiz baino gehiago... komunismoa diska kaleratu zuten. Disko honek, "Etikaz mintza gaitezen..." bigarren diskoko "Komunismoa" abestiaren bertsio luzea, "Inoiz baino gehiago..." lehenengo diskoko abestiak Gasteizko gaztetxean zuzenean grabatuak eta Venezuelari buruzko zenbait korte jasotzen ditu. Diskoak, Venezuelako Sontizon taldearen "A cada 11 le llega su 13" diskoarekin batera "Gora Venezuela sozialista! Gora Euskal Herria sozialista" disko bikoitza osatzen du.

Beraien lan propioez gain, hainbat bildumetan ere parte hartu dute Kloratitakoek. Hala nola, AHTaren aurkako bildumetan edo Gazte Mugiko bildumetan.

TaldekideakAldatu

  • Alberto - Ahotsa.
  • Iraitz - Ahotsa.
  • Gaizka - Bajua.
  • Saul - Bateria.
  • Ekaitz - Gitarra.

    DiskografiaAldatu

    DiskoakAldatu

  • Inoiz baino gehiago... (MusikHerria, 2004). CD eta liburua.
  • Etikaz mintza gaitezen... (MusikHerria, 2006). CD, DVD eta liburua.
  • Inoiz baino gehiago... komunismoa (MusikHerria, 2007).

    Bildumetako partehartzeakAldatu

  • "Espetxetik" abestia Gazte Mugiko CD bilduman (2005).
  • "Gu geu izateko..." abestia Euskal Herriko I. Okupazio kongresuko Erradikala izan sistema honen kontra CD bilduman (2005).
  • "Gazte eta Errebelde" abestia Gazte eta Errebelde CD bilduman (2005).
  • "Makina zikina" abestia Kriminalizazioare EZ! CD bilduman(2005).
  • "Historia ez da bukatu..." abestia MusikHerria 1. bilduma CD bilduman (2005).
  • "Alienaziorako hitzak" abestia Urtez urte sokak apurtuz CD bilduman (2006).
  • "Ama lurra" abestia AHT eta beste proiektu txikitzaileak gelditu CD bilduman (2006).
  • "Etika" abestia Musikagidako CD bilduman (2006).
  • "Komunismoa" abestia Etxe hutsak okupatuz, eskubideak gauzatu CD bilduman (2007).

    Ikus, gaineraAldatu

    Kanpo loturakAldatu

    Kloratitaren webgune ofiziala
    MusikHerria diskoetxearen webgunea