Klitozibe zilborduna (Clitocybe umbilicata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Ez du interes gastronomikorik.

Klitozibe zilborduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe umbilicata
P.Kumm., 1871

Sinonimoa: Clitocybe subspadicea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdialdean oso deprimitua, ertz erregularra eta inkurbatua. Kapelaren azala higrofanoa, fibrila erradialekin, arre-datil kolorekoa hezetasunarekin, eta okre zurbil kolorekoa eguraldi lehorrarekin.

Orriak: Oso dekurrenteak, estuak, meheak, marroi argi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea, zilindrikoa, higrofanoa, kapelaren kolorekoa, baina oinarrirantz zurixka.

Haragia: Mehea, zuria, pixka bat arrea. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, zuria.[3]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Antzeko itxura duten beste Clitocybe unbilikatu batzuekin nahas daiteke, hala nola: Clitocybe brumalis eta Clitocybe vibecina.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Hostogalkorren basoetan: haritzetan, pagoetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Clitocybe umbilicata, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Baxauri.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak aldatu