Clitocybe vibecina Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Clitocybe vibecina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe vibecina
Quél., 1872

Sinonimoa: Clitocybe pausiaca, Clitocybe langei.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbil-unbilikatua gero pixka bat bakarrik deprimitua, higrofanoa, gris iluna, tindu oliba antzekoekin; ertza ildaskatua, glabroa.

Orriak: Nahikoa estu, ia kapelaren kolorekoak, gero zurbilak eta zikinak.

Hanka: 3 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko lodierakoa, pixka bat konprimitua, antzeko kolorekoa, oinarria apur bat iletsua eta zurbilagoa.

Haragia: Antzeko kolorekoa, ebakitzerakoan usain eta zapore sendoak, gero ez hain atsegina.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Vibecina epitetoa berriz latinetik dator, legamia, esan nahi duen "vibis" hitzetik. Seguruenik kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina arriskutsua.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Kolore argiko beste Clitocybe batzuekin nahas daiteke, horietako batzuk pozoitsuak dira. Baita, Gerronema umbilicatum delakoarekin ere.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Koniferoen azpian lurzoru azidoetan, batzuetan txilardegietan eta zohikaztegietan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 140 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 301 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu