Clitocybe brumalis Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. [1]

Clitocybe brumalis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe brumalis
Quél., 1872

Sinonimoa: Agaricus brumalis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat unbilikatua, gris-oliba ilun kolorekoa, beix matea zimeltzean.

Orriak: Zurbilak, azkenean okre antzeko kolorekoak, dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, zurbila.

Haragia: Zurixka, usaingabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Straminea aldaera, marroiagoa da eta fruta usain handiagoa du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenaren amaieran eta negu leunetan. Koniferoen azpian eta txilardietan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 138 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu