Klitozibe zikinusaina (Clitocybe hydrogramma) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Baztertu egin behar da, Clitocybe zurixka guztiak bezala.

Klitozibe zikinusaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe hydrogramma
P.Kumm., 1871

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila da, gero oso unbilikatua, eta ondoren infundibuliformea egiten da. Ertzak izurtuak eta lobulatuak izaten dira azkenean. Higrofanoa da, baina ertzak bakarrik dira gardentasunagatik ildaskatuak. Kapela oso hezea dagoenean, kolore zurixka du tindu horixka-arrosakara arinekin. Hezetasunarekin gris zikin kolorea izaten du eta lehorrarekin zuriagoa.

Orriak: Oso dekurrenteak, estu samar, zurixkak, baina zahartzean tindu arrosak hartzen dituzte.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, elastikoa, okre zurbil kolorekoa edo zurixka zuntzexka ilunagoekin. Oinarrian mizelio zuri bat izaten du.

Haragia: Mehea, zurixka, usain handia eta desatsegina du, arrain eta irin nahasketarena edo oilategiko gorotzena, zaporea ere arrainarena du.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Hydrogramma epitetoa ere grekotik dator, ura esan nahi duen "ydor" hitzetik eta zeinu, seinale, esan nahi duen "gramma" hitzetik. Higrofano samarra delako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria usain eta zapore txarrak dituelako. Zenbait autoreren ustez, haluzinogenoa ere izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe dealbata, Clitocybe rivulosa eta Clitocybe cerussata arriskutsuekin nahas liteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetako hosto hiletan, bereziki pagadietan eta hariztietan, baita koniferoen pinu-lumetan ere [5]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 318 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 206 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 361. or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 140 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu