Bideetako klitozibe zuri

Bideetako klitozibe zuria (Clitocybe rivulosa) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina toxinak ditu eta sindrome muskarinikoa eragiten du, oso toxikoa, baina ez da hilgarria izaten.

Bideetako klitozibe zuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaClitocybe
Espeziea Clitocybe rivulosa
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
hilgarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa. Zurixka kolorekoa, tonalitate gorrixka-arrosakarekin hainbat eremutan. Hasieran ganbil-laua, gero hondoratua edo inbutu itxuran. Ertz mehea, kurbatua, ondoren izurtua edo zimur gutxirekin.

Orriak: Estu samar, Itsatsi-dekurrenteak, zurixkak edo zertxobait haragi kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zurixka, gero zertxobait arrosakara zurbila. Trinkoa, zaila, batzuetan okertua eta, azkenik tomentosoa.

Haragia: Zuria edo, azalaren azpian, arrosa zurbilez pixka bat koloreztatua. Usain arina eta atsegina du, zaporea ere gozoa.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.

Toxikotasuna aldatu

Oso pozoitsua, baina ez hilgarria, Amanita muscaria delakoak eta Inocybe askok bezala, muskarina dauka.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Marasmius oreades, koloreagatik, oinaren trinkotasunagatik eta orriak ez direlako dekurrenteak, erraz bereizten da. Clitopilus prunulus delakoarekin, perretxiko zuria, hauskorra, irin usain sendoarekin eta tamaina handiagokoa.

Clitocybe dealbata eta Clitocybe cerussata, biak ere toxikoak, oso hurbilekoak dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, korroetan, toki zabaletako belarretan, Nahiko maiz agertzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 161 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 212 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Zaldunbide J. M. (1998). Setas conocerlas cocinarlas. Martin de Retana editor, Editorial La gran enciclopedia vasca, 188 or. ISBN 84-248-1026-0..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 212 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu