Kiwi (fruitua)
Kiwi[1] fruitua Himalaian eta Txinako hegoaldean du jatorria, eta 1904an Zeelanda Berrira eraman zuten. Han, maoriek izena eman zioten. Kiwiak actinia generoko landareetatik, batez ere, Actinidia deliciosatik hartzen dituzte.
Kiwi (fruitua) | |
---|---|
fruitu eta baia | |
Historia | |
Honen produktua | Actinidia chinensis eta Kiwi |
- Artikulu hau fruituari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kiwi».
Nutrizio-propietateak
aldatuLaranjak baino C bitamina gehiago edukitzeaz gain, luteinan aberatsa da. Minbizi eta ikusmeneko arazoetarako ona da halaber. Zuntz eta kobre anitz dauka, digestiorako onak direnak.
Ezaugarriak
aldatuLandarea 9 metro baino luzeagoa da, kiribil eran. Fruitua 6 cm inguru hartzen duen baia obalatua da. Azal marroi-berdexka fin iletsu batek estaltzen du. Barneko haragia berde bizia da eta erdigune zurixkaren inguruan lerrokatzen dira hazi beltz txikiak.
Ekoizle nagusiak
aldatuEkoizle nagusia Txina da eta bigarrena, Italia: segidan, Zeelanda Berria, Iran, Grezia eta Txile datoz, 2018ko datuen arabera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]