King Arthur (filma)
King Arthur (euskaraz Arturo Erregea) 2004ko fantasia eta abentura filma da, Antoine Fuqua estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. Arturiar zikloan oinarritua dago, baina Artur erregea erromatar ofiziala zela dioen aldaeran murgiltzen da. Clive Owen, Keira Knightley, Ioan Gruffudd, Stephen Dillane, Stellan Skarsgård, Ray Winstone, Hugh Dancy, Til Schweiger eta Mads Mikkelsen aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuArtorius Castus (Clive Owen) Britaniako probintzia laga eta Erromara bake eta egonkortasun bila itzuli nahi duen erromatar soldadua da. Baina Erromatar Inperioa desagertzear dagoenez Arturo eta mahai biribileko zaldun sarmatek (Lanzelot, Galahad, Bors, Tristan eta Gawain / Ioan Gruffudd, Hugh Dancy, Ray Winstone, Mads Mikkelsen eta Joel Edgerton) uhartea erasotu eta konkistatu nahi duten saxoi basatiei aurre egin beharko diete. Merlin eta Ginebraren (Stephen Dillane eta Keira Knightley) gidaritzapean Arturok historiaren norantza aldatzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Clive Owen: Artur erregea/Artorius Castus
- Keira Knightley: Ginebra erregina
- Ioan Gruffudd: Lancelot
- Mads Mikkelsen: Tristan
- Joel Edgerton: Gawain
- Hugh Dancy: Galahad
- Ray Winstone: Bors
- Ray Stevenson: Dagonet
- Stephen Dillane: Merlin
- Stellan Skarsgård: Cerdic
- Til Schweiger: Cynric
- Sean Gilder: Jols
- Pat Kinevane: Horton
- Ivano Marescotti: Germanus artzapezpikua
- Ken Stott: Marius Honorius
- Lorenzo De Angelis: Alecto
- Graham McTavish: erromatar ofiziala
Kanpo estekak
aldatu- King Arthur filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)