Key Largo (filma)
Key Largo (euskaraz Largo lurmuturra) 1948ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko filma bat da. Maxwell Anderson idazlearen Key Largo antzerkilanaren zinemarako egokitzapena da. Bertan, Humphrey Bogart, Lauren Bacall, Edward G. Robinson eta Claire Trevor aktoreek antzeztu zuten.
Key Largo (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Key Largo |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, Zinema beltza eta film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Key Largo (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | Richard Brooks John Huston Maxwell Anderson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Wald (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Rudi Fehr (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Fred M. MacLean (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Karl Freund |
Jantzi-diseinatzailea | Leah Rhodes (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Filmak Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Claire Trevor) irabazi zuen, gainbeheran dagoen abeslaria eta Johnny Rocco mafiosoaren neskalaguna antzezteagatik.
Argumentua
aldatuAEB, Florida, Key Largo uharteak. Ekaitz tropikal baten erruz, Johnny Rocco (Edward G. Robinson) gangsterra eta bere morroiak legerengandik ihesi Kubara eramango dituen ontziaren zain dauden bitartean bertako Largo Hotelaren nagusi egin eta reb ezkutalekua bilakatuko dute. Hoteleko habeak diren Nora (Lauren Bacall) eta James Temple (Lionel Barrymore) aitaginarreba zahar-helbarrituak aurre egingo diote, horretarako Bigarren Mundu Gerran borrokatzetik iritsi berria den Frank McCloud (Humphrey Bogart) beteranoak lagunduko die.
Aktoreak
aldatu- Humphrey Bogart: Frank McCloud maiorra
- Edward G. Robinson: Johnny Rocco/Howard Brown
- Lauren Bacall: Nora Temple
- Lionel Barrymore: James Temple
- Claire Trevor: Gaye Dawn
- Thomas Gomez: Richard "Curly" Hoff Txantiloi:Nb10
- Harry Lewis: Edward "Toots" Bass
- John Rodney: Clyde Sawyer sheriffaren laguntzailea
- Marc Lawrence: Ziggy
- Dan Seymour: Angel Garcia
- Monte Blue: Ben Wade sheriffa
- William Haade: Ralph Feeney
- Jay Silverheels: John Osceola
- Rodd Redwing: Tom Osceola
Kanpo estekak
aldatu- Key Largo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)