Kepa Larrea

euskal idazlea

Kepa Larrea Muxika (Basauri, 1956) bizkaitar historialari, filologo, idazle eta unibertsitateko irakaslea da, Jose Mari Larrearen anaia.

Kepa Larrea
Bizitza
JaiotzaBasauri, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea

Inguma: kepa-larrea-mujika Literaturaren Zubitegia: 976

Bizitza aldatu

Kepa Larrea Basaurin jaio zen 1956an. Euskal Filologian lizentziaduna eta Geografia eta Historian doktorea da.[1] Delineatzaile, administrari eta itzultzaile jardun ondoren, irakaskuntzan hasi zen, Arrigorriagako Udal Euskaltegian lehenik, eta EHUko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikaren Sailean ondoren. Tantak, Hizpide, Revista de Psicodidáctica, Gerónimo de Uztariz eta Euskalingua aldizkarietan eman ditu argitara bere lanak.[2] Saiakera liburu batzuk kaleratu ditu, eta Xabier Minari buruzko bi lan atera zituen 2017an: Mina edo Libertatea! eta Biba Mina! Kontuak eta kantuak.[1]

Lanak aldatu

Saiakera aldatu

  • Euskalduntzearen atakan Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea: 1956-1986 (2005, Erein)
  • Nola Atera Ega (euskara Jakin Gabe) (2004, Likiniano; Elkar)
  • Itzalak harturik (2011, Pamiela)
  • Mina edo libertatea! (2017, Pamiela)[1]
  • Antilletan galdurik (2023, Pamiela)

Bildumak aldatu

  • Biba Mina! Kontuak eta kantuak! (2017, Pamiela)
  • Xavier Mina (¿Qué sabemos de…?) (2018, Pamiela)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Sarasola, Ainhoa. (2017ko urriaren 4a). «Nafar hazia Mexikon» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 30a).
  2. Larrea, Kepa. pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).

Kanpo estekak aldatu