Kengo Kuma

arkitekto japoniarra

Kengo Kuma (japonieraz 隈 研吾, 1954, Yokohama, Japonia ) nazioartean ospe handia duen japoniar arkitektoa da .

Kengo Kuma

(2014)
Bizitza
JaiotzaŌkurayama (en) Itzuli1954ko abuztuaren 8a (69 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Keiō Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Philosophy (Japan) (en) Itzuli
ohorezko doktorea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Tokioko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Keiō Unibertsitatea
Toda Corporation (en) Itzuli
Nihon Sekkei (en) Itzuli
Kochi Prefectural Forestry College (en) Itzuli
Jasotako sariak
kkaa.co.jp…

Bizitza eta lana aldatu

Kumak arrakastaz amaitu zuen arkitekturako masterra Tokioko Unibertsitatean 1979an. 1985etik 1986ra ikertzaile bisitaria izan zen New Yorkeko Columbia Unibertsitatean .

1987an, Kumak Spatial Design Studio ireki zuen, gero bere bulegoa Kengo Kuma & Associates bilakatu zen 1990ean eta 2008an Kuma & Associates Europe ireki zuen Parisen.

2001etik 2009ra Kuma Tokioko Keiō Unibertsitateko irakaslea izan zen, 2009tik Tokioko Unibertsitateko irakaslea da. 2000, 2002 eta 2004an Kumak Japoniako pabiloia diseinatu zuen Veneziako Bienalerako .

Kuma, beste arkitektura-enpresa batzuekin batera, Japoniako estadio nazionalaren diseinuaz arduratu zen Tokion, 2020ko Olinpiar Jokoetarako.

Altzairua, beira eta hormigoia bezalako eraikuntza-material modernoen ikuspegi kritikoa lantzen du Kumak, eta egurra nahiago du sarri, eskulan tradizionalen teknikak erabiliz prozesatu ohi dena.

Eraikin nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Kengo Kuma» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-23 data duen 234857980 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Elefanten, Buletten braucht unser Land in FAZ vom 8.
  2. https://www.baunetz.de/mobil/meldung.html?cid=7619990

Bibliografia aldatu

  • Kengo Kuma, Anti-object: the dissolution and disintegration of architecture (Architecture words, 2), 2010, ISBN 1-902902-52-1
  • Sophie Houdart, Chihiro Minato, Kuma Kengo. Une monographie declarée, 2009, ISBN 978-2-9532093-1-0
  • Marco Casamonti, Kengo Kuma, 2009, ISBN 88-6116-084-0
  • Botond Bognar, Material Immaterial: The New Work of Kengo Kuma, 2009, ISBN 1-56898-874-5

Kanpo estekak aldatu