Gigi Hadid

modelo estatubatuarra

Jelena Noura Hadid[1] (Los Ángeles;[2] 1995eko apirilaren 23a), Gigi Hadid bezala ezaguna, modelo estatubatuarra[3] da.

Gigi Hadid

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJelena Noura Hadid
JaiotzaLos Angeles1995eko apirilaren 23a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Familia
AitaMohamed Hadid
AmaYolanda Hadid
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMalibu High School (en) Itzuli 2013)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aurkezlea
Pisua54 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Enplegatzailea(k)IMG Models (en) Itzuli
Izengoitia(k)Gigi Hadid
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

imgmodels.com…
IMDB: nm4676882 Allocine: 750437 TV.com: people/gigi-hadid
Facebook: officialgigihadid Twitter: GiGiHadid Instagram: gigihadid Snapchat: itsgigihadid TikTok: gigihadid Musicbrainz: 8dc006dc-8d69-4407-8ca7-1ed0d253db6e Discogs: 3040886 Edit the value on Wikidata

IMG Models-ek[4] aurkitu zuen 2013an. 2014ko azaroan, Hadid 50 modelo hoberenen artean izan zen sailkatua Models.com-en.​ 2016an, British Fashion Councilek Urteko Mundu mailako modeloa izendatu zuen.​ Noiz edo noiz Real Housewives of Beverly Hills[5]-en agertu da ere. Honetan bere amarekin batera Yolanda Foster[6] modelo ohia.

Biografia aldatu

Mohamed Hadid[7] sustatzailearen eta Yolanda Foster modelo ohia eta Real Housewives of Beverly Hills-eko izarraren alaba da. 1995ean jaio zen Los Angeles, Kalifornian. Ama herbeheretarra eta aita palestino-estatubatuarra da. Hadidek bi anai-arreba gazteago ditu, Bella[8] eta Anwar, modeloak ere. Aitaren aldetik bi ahizpa zahar ditu ere, Marielle eta Alana.​ Gurasoen bereizketa ondoren, bere ama David Foster[9] ekoizle musikalariarekin ezkondu zen, non bateratze honen ondorioz beste bost ahizpaorde dituen.​​ 2013an, Hadid Malibuko Eskola Prestatzailean graduatu zen, non boleibol taldeko kapitaina izan zen.

Bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren, New York-era joan zen bizitzera bere ikasketetan eta modelo lanetan aritzeko. Psikologia kriminala ikasi zuen Eskola Berrian 2013ko udazkenetik aurrera, baina bertan behera utzi zituen ikasketak modelo lanetan kontzentratzeko.

Karrera aldatu

Bi urterekin hasi ziren Hadiden modelo lanak Paul Marcianok [10]lehen aldiz aurkitu zuenean. Horrela, Baby Guess[11]-en hasi zen lanean. 2012an, Guess-eko irudi bezala izendatu zuten.

2014an, New York Fashion Week[12]-en parte hartu zuen Desigual[13] moda-etxearekin. Jeremy Scott[14]-en desfilean ere parte hartu zuen. ​​

Musika bideotan agertu zen, 2014an Cody Simpson[15]-en "Surfboard" abestian.​ Bestetik, 2014an ere, Miguel[16] Grammy irabazlearen abesliaren maitasuna interpretatzen agertu zen "Simplethings" abestiaren bideoan.​ Calvin Harris[17]-en "How Deep Is Your Love" bideo musikaleko protagonista izan zen. Gainera, Zayn Malik, bere bikotea eta abeslariaren "PILLOWTALK" abestian agertu zen. 2015ean Victoria's Secret Fashion Show[18]-ean hartu zuen parte lehen aldiz.

2016an aldizkari ezberdinetako azalean agertzen hasi zen eta Tommy Hilfiger moda-etxearen musa izan zen, bilduma berri bat sortuz TOMMYxGiGi deiturikoa. Gainera, bigarren aldiz hartu zuen parte Victoria's Secret Fashion Show-ean, bere lehen hegalekin desfilatuz.

2017an, Tommy Hilfiger-ekin batera haien bigarren udako kolekzioa aurkeztu zuten Venice Beach-en, arropak bere ahizparekin, Bella Hadid, eta beste modelo famatu askorekin batera Joan Smalls, Stella Maxwell, Sara Sampaio, Romee Strijd, Hailey Baldwin, Devon Windsor, erakutsiz.

Filmografia aldatu

 
Tommy Hilfiger
Urtea Izenburua Artista Rola
2016 "Pillowtalk" Zayn Bera
2015 "Bad Blood" Taylor Swift Slay-Z
2015 "Flower" Cody Simpson Bera
2015 "How Deep Is Your Love" Calvin Harris Girl in Love
2015 "Cake by the Ocean" DNCE Director
2014 "Surfboard" Cody Simpson bera
2014 "Simplethings" Miguel Love Interest
Urtea Izenburua Rola
2016 American Music Awards Anfitriona Sari banaketa show-a
2016 iHeartRadio Much Music Video Awards Anfitriona Sari banaketa show-a
2016 Lip Sync Battle Bera kapituloa: "Gigi Hadid vs. Tyler Posey"
2016 MasterChef Bera kapituloa: "MasterChef Celebrity Showdown"
2016 RuPaul's Drag Race Bera Epai-mahai gonbidatua 8x05 programan
2017 The Ellen DeGeneres Show Bera Talk show
2012–2016 The Real Housewives of Beverly Hills Bera Hainbat agerpen (temporada 3-6)
2015 Those Wrecked by Success Bera kortometraje
2012 Virgin Eyes Andrea kortometraje

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gigi Hadid. 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) Los Ángeles. 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  3. Ameriketako Estatu Batuak. 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. (Ingelesez) IMG Models. 2020-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  5. (Ingelesez) The Real Housewives of Beverly Hills. 2020-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  6. (Ingelesez) Yolanda Hadid. 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  7. (Ingelesez) Mohamed Hadid. 2020-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  8. (Ingelesez) Bella Hadid. 2020-04-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  9. (Ingelesez) David Foster. 2020-04-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. (Gaztelaniaz) Paul Marciano. 2020-01-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. (Gaztelaniaz) Guess?. 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  12. (Gaztelaniaz) New York Fashion Week. 2020-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  13. Desigual. 2019-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  14. (Gaztelaniaz) Jeremy Scott. 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  15. (Gaztelaniaz) Cody Simpson. 2020-04-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  16. (Gaztelaniaz) Miguel (cantante). 2020-04-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  17. (Gaztelaniaz) Calvin Harris. 2020-04-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  18. (Gaztelaniaz) Victoria's Secret Fashion Show. 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Kanpo estekak aldatu