Kathakali dantza eta antzezpen estilo hinduista klasikoa da Kerala eskualdean, Indiaren hegoaldean. Antzezleek Mahabharata, Ramayana eta Bagavata Purana elezahar eta testu hinduetarik hartutako eszenak irudikatzen dituzte.

Kathakali
Jatorria
Sorrera-urteaXVII. mendea
Jatorrizko herrialdeaIndia
Ezaugarriak

Ezaugarriak aldatu

Dantzariek/aktoreek eszenan pertsonifikatzen dituzten ekintzak koreografia berezikien adierazten dira: nrta (dantza-urratsak), mudra (eskuen keinuak) eta navarasya (aurpegiko keinuak) hizkuntza konplexu batean konbinatzen dira. Kathakaliko dantzariek aurpegiko muskuluak kontrolatzen ikasi ohi dute. Batzuek hain dute kontrol ona, ezen aurpegiaren alde bakarrarekin barre egin baitezakete.

 
Aurpegiko keinuak.

Tradizioaren arabera, pertsonaia guztiak gizonek irudikatzen dituzte,[1] eta antzezpena egiten da gau oso batez, tenplu hinduistetako jaialdietan.

 
Ongiaren eta gaizkiaren arteko talka.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Kathakali Indian Dance» Paul Dresher Ensemble 2019-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak aldatu