Kate Sessions
Katherine Olivia "Kate" Sessions (San Frantzisko, Ameriketako Estatu Batuak, 1857ko azaroaren 8a - 1940ko martxoaren 24a) AEBetako botanikaria izan zen, baratzezaintzan eta paisaia-arkitekturan aritzen zena. San Diegoko Balboa parkeko ama deitzen zaio.
Kate Sessions | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1857ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Diego, 1940ko martxoaren 24a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn San Diego High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria, paisaiaren arkitektoa, arkitektoa, hortikultorea eta landare biltzailea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Lehen urteak
aldatuSessions San Frantziskon jaio zen, Kalifornian. Sei urte zituela, Lake Merrittetik gertu dagoen baserri batera joan zen bizitzera familiarekin. Bigarren hezkuntza Oakland-en egin zuen eta, gero, familiarekin batera, bi hilabetez ibili zen Hawaiiko uharteetan barrena.
Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) izan zen 1881ean, eta Natur Zientziak ikasi zituen. Haren graduazio-lanari “The Natural Sciences as a Field for Women’s Labor” deitu zioten. San Frantziskoko Negozio Eskolara joan zen, klaseko bi emakumeetako bat zen ikastaro batean. Bestea Rosa Smith Eigenmann iktiologo ospetsua zen.
Ondoren, Kate Sessions San Diegora joan zen, zortzigarren mailako irakasle gisa eta Russ Eskolako zuzendariorde lan egitera (gaur egun, San Diego Prestakuntza Eskola). Bertan lan egin zuen ia urtebetez, baina utzi egin behar izan zuen, osasun-arazoak zirela eta.
Ibilbidea
aldatuSan Diegon, Sessions berehala heldu zion bere benetako pasioari, landareen laborantzari. 1885ean, mintegi bat erosi zuen; handik urte gutxira, loradenda baten, laborantza-soroen eta mintegien jabea zen Coronado, Pacific Beach eta Mission Hillsen. Mission Hills-eko haztegiak, 1910ean fundatu eta 1926an Antonicelli anaiek beren langileei saldu ondoren, gaur egun ere funtzionatzen jarraitzen dute.
1892. urtean, Sessionsek kontratua lortu zuen San Diego Hiriarekin, Balboa parkean (gero Hiriko Parkea) 30 akre (120,000 m2) konpontzeko. Konponketa horien ondorioz, altzifreak, pinuak, haritzak, molleak eta eukaliptoak jarri ziren parkean, mundu osoko hainbat hazik sortuak. Parkeko zuhaitz zaharrenak berak landatu zituen. Berak inportatutako beste espezie batzuen artean, jakaranda izan zen, gaur egun hirian arrunta dena. Berak Kaliforniako landare espezie asko bildu, zabaldu eta sartu ere egin zituen baratzezaintza komertzialean eta lorategietan.
1900ean, Behe Kaliforniara joan zen, parkean landatu nahi zuen palmondo exotiko bat aurkitzera. Zazpi hilabeteko bidaia ere egin zuen Europan zehar, parkean ereiteko erabili zituen landare-mota ugari biltzeko. 1902an Parkearen Hobekuntza Batzordea antolatu zen, George W. Marston politikari eta filantropoak eta Mary B. Coulston editoreak osatua.. Sessionsen lana funtsezkoa izan zen parkeko lekua komunitatearen bizitzan ziurtatzeko. Proiektuan Samuel B Parsons, Jr. paisajistak ere lan egin zuen. [1]
.Alfred D. Robinsonekin batera San Diegoko Lore Elkartea sortu zuen 1907an; Southern Californiako zaharrena. Leku garrantzitsua izan zen landare apaingarriak nola landatu azaltzeko.
San Diegoko obra garrantzitsuen lorategien diseinuan parte hartu zuen, horien artean Hotel del Coronado eta George eta Anna Marstonen Etxea, gaur egun toki historiko gisa katalogatuta daudenak. Lorategiak 5 akre inguru hartzen ditu, bertako haztegiek hornitu zituzten espezie exotikoekin. William Sterling Hebbard eta Irving Gill arkitekto ospetsuek diseinatu eta eraiki zuten etxea.
Sessionsek Hazel Wood Waterman arkitektoarekin lan egin zuen Alice Leek Balboa parketik gertu San Diegon eraikitako etxe-multzo bateko lorategiak diseinatzen.
Aintzatespenak
aldatu- Sessions Balboako Parkeko Ama tituluarekin ohoratu zuten 1935eko irailaren 22an egin zen California Pacific Nazioarteko Erakusketan.
- 1939an, Frank N Meyer domina ospetsua jaso zuen lehen emakumea izan zen. Amerikako Genetika Elkartearen eskutik.
- Pacific Beachen, eskola batek bere izena du.
- Mount Soledaden Kate O. Sessions Memorial Park dago.
- 1998an, hari eskainitako estatua bat eraiki zen Balboa Parkeko kokapen nabarmen batean. San Diegon benetako emakume bati eskainitako eskultura bakarra da.
- Kaliforniako Emakumeen Historiaren Museoak Kate Session sartu zuen 2006an San Diego Konderriko Emakumeen Ospearen Aretoan.[2]
- 2013an haurrentzako liburu bat argitaratu zen, The Tree Lady: The True Story of How One Tree-Loving Woman Changed a City Forever izenekoa. Sessionsen bizitza, prestakuntza eta San Diegoren bizitzari egindako ekarpenak kontatzen dituena.
Bizitza pertsonala
aldatuSessions ez zen inoiz ezkondu eta 82 urte bete arte bizi izan zen. 1940ko martxoaren 24an San Diegon hil zenean, Mount Hopeko hilerrian lurperatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «KATE SESSIONS 1857-1940» San Diego History.
- ↑ «Kate Sessions» Women's museum of California.