Kasida edo qaṣīdaᵗ (baita qaṣīdah moduan ere ezaguna; jatorrian arabierazko: قصيدة dago, eta pluralean qaṣā'id, قــصــائـد da; beste hizkuntzetara modu horretan igaro delarik bai pertsierara: قصیده or چكامه, chakameh, eta baita turkierara: kaside) Arabiako olerki mota, arabieraz edo persieraz idatzia.

Arabian islama hedatu aurretik sortu zen eta, islamiar literaturari esker, gaur egun arte gorde da.

Ezaugarriak aldatu

60-100 lerro izaten ditu eta neurriak beste arabiar olerki moldeetan erabiltzen diren neurri klasikoak dira.

Kasidak hiru parte ditu: lehenengoa irakurlea erakartzeko sarrera gisakoa da, eta amodioa izaten da gai nagusia; bigarrenean adiskideen edo senitartekoen bila basamortuan egiten den bidaia kontatzen da (animaliak, paisaiak, etab.); azken atalean idazleak eskaintza egiten dio bere leinuari, familiari edo adiskideei, edo etsaiaren satira egiten du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu