Kashima (Ibaraki)
Kashima (japonieraz 鹿嶋市, Kashima-shi) Japoniako Ibaraki Prefekturan dagoen hiria da. 2020ko uztailaren 1ean, hiriak 67.197 biztanle zituen, 28.873 etxetan banatuta eta 634 biztanleko km2-ko biztanle-dentsitatearekin; biztanleriaren % 31,5 65 urtetik gorakoa zen. Hiriaren azalera osoa, 106,02 kilometro koadrokoa da (40,93 sq mi). Kashima J. Leagueko Kashima Antlers-en hiria da, eta bere futbol zelaia, Kashima Futbol Estadioa, gune gisa erabili zen 2002ko FIFA Mundu Kopan. Hiria Kashima Santutegiaren gune ere bada, Japoniako ekialdeko santutegi sintoista zaharrenetako bat, eta Japoniako ezpatagintzan (Kenjutsu) eragin handiko estilo askoren jaioterritzat hartzen da.
Kashima 鹿嶋市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Japoniako prefekturak | ![]() | ||
Izen ofiziala | 鹿嶋市 鹿島町 鹿嶋町 | ||
Jatorrizko izena | 鹿嶋市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°57′57″N 140°38′42″E / 35.9658°N 140.645°E35°57′57″N 140°38′42″E / 35.9658°N 140.645°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 106.02 km² | ||
Mugakideak | Itako (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 67.001 (2021eko martxoaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 631,97 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1995eko irailaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Seogwipo (en) ![]() | ||
city.kashima.ibaraki.jp eta city.kashima.ibaraki.jp |
GeografiaAldatu
Kashima Ibaraki prefektura Japoniako hego-ekialdean dago; ekialdean Ozeano Barea eta mendebaldean Kitaura du, eta aintzirarekin (Kasumigaura) muga egiten du, ekialdetik mendebaldera 10 kilometro baino gutxiagoko zabalera duena. Tokio ipar-ekialdetik, 110 kilometrora dago, gutxi gorabehera.
Inguruko udalerriakAldatu
Ibaraki Prefektura
KlimaAldatu
Kashimak klima kontinental hezea du (Köppen Cfa), uda epelak eta negu freskoak elurte arinekin. Kashiman, urteko batez besteko tenperatura, 14,2°C-koa da. Urteko batez besteko prezipitazioa, berriz, 1.458 mm-koa da, iraila hilabeterik hezeena delarik. Tenperaturari dagokionez, abuztuan izaten da altuena, batez beste, 25,5°C inguru, eta, baxuena, urtarrilean 3,8°C ingurukoa[1].
DemografiaAldatu
Japoniako erroldako datuen arabera[2] Kashimako biztanleria etengabe hazi da azken mendean.
HistoriaAldatu
Kashima Nara garaitik aurrera garatu zen, Hitachi probintziako ichinomiyarekin batera, Kashima santutegia. Meiji Berrezarkuntzaren ondoren, Kashima herria bihurtu zen 1889ko apirilaren 1ean, Kashima Barrutian udalerri modernoaren sistemaren sorrerarekin. 1954an, Kashima ondoko Takamatsu, Toyosu, Toyosato eta Namino herrixkak anexionatu zituen. Kashima Ono herriarekin bat egin zuen 1995eko irailaren 1ean, eta hiri mailara igo zen.
GobernantzaAldatu
Kashimak alkate-kontseilua du gobernu-modua, zuzenean aukeratutako alkatearekin eta 20 kideko ganbera bakarreko udalbatzarekin. Kashimak kide bat du Ibaraki Prefeturako Batzarrean. Politika nazionalari dagokionez, hiria Japoniako Dietan Ibarakiko 2. barrutiaren parte da.
EkonomiaAldatu
Kashima industriagunearen erdialdeko hiria da Kashima, eta industria-gune handi bat dauka, 1500 lantegi ingururekin, batez ere, petrokimika eta siderurgia lantegiekin. Japoniako gobernuak 1963an sortu zuen zona hau, eta garapena, gehienbat, 1973an amaitu zen. Nekazaritzak eta arrantza-merkataritzak ere parte hartzen dute tokiko ekonomian.
HezkuntzaAldatu
Kashimak udal gobernuak kudeatzen dituen oinarrizko 12 eskola publiko eta hezkuntza-ertaineko bost eskola publiko ditu, eta Ibaraki Prefekturako Hezkuntza Kontseiluak kudeatzen duen institutu publiko bat. Ertain mailako eskola pribatu bat, eta batxilergo pribatuko bi eskola ere badaude.
KirolakAldatu
Kashima Antlers bertako J. League futbol kluba da.
GarraioaAldatu
TrenbideaAldatu
- Kashimajingū - Kashima Soccer Stadium
- Kashima Rinkai Railway Ōarai Kashima Line
- Kashimanada - Kashima-Ōno - Chōjagahamashiosaihamanasukōenmae - Kōyadai - Kashima Soccer Stadium - Kashimajingū
AutopistaAldatu
- National Route 51
- National Route 124
Itsas portuaAldatu
Hirikidetza harremanakAldatu
- – Seogwipo, Jeju Probintzia, Hego Korea, azaroaren 2003tik[3].
- – Yancheng, Jiangsu Probintzia, Txinako Herri Errepublika, azaroaren 2008tik[4].
Toki erakargarriakAldatu
Kashimako pertsona aipagarriakAldatu
- Tsukahara Bokuden, ezpatalaria
- Harumi Hanayagi, aktorea
- Ryuta Sasaki, futbolari profesional ohia
- Hitoshi Sogahata, futbolari profesionala
- Yuichi Nemoto, futbolari profesional ohia
- Yasutaka Nomoto, futbolari profesionala
- Juri Takahashi, abeslaria, idolo ohia, Rocket Punch taldeko kidea
- Yoko Matsugane, grabadoaren idoloa
GaleriaAldatu
Kashimako portua Kamisu duela lehen planoan
Kashima santutegiaren sarrerako Torii atea
ErreferentziakAldatu
- ↑ Kashima climate data
- ↑ Kashima population statistics
- ↑ «Status of Jeju Special Self-Governing Province Sister City» Island of World Peace, Jeju (Jeju Self-Governing Province) December 2009.
- ↑ «Yancheng» Welcome to Jiangsu China (Jiangsu Provincial government official site).
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala (in Japanese)