Kashima santutegia
Kashima santutegia (japonieraz: 鹿島神宮 Kashima Jingū ) Ibaraki prefeturako Kashima hirian dagoen tenplo xintoista da. Urte berri egunean 600.000 japoniar biltzen dira bertan.
Kashima santutegia | |
---|---|
鹿島神宮 | |
Tōgoku Sansha | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Ibaraki |
Japoniako hiria | Kashima |
Chōchō | Kyūchū |
Koordenatuak | 35°58′08″N 140°37′53″E / 35.968802°N 140.63148°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | sintoismoa |
Izena | Takemikazuchi (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | nagare-zukuri (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 茨城県鹿嶋市大字宮中2306-1 eta 2306-1 Ōaza Kyūchū, Kashima-shi, Ibaraki-ken 314-0031 |
Webgune ofiziala | |
Borroka arteak
aldatuBorroka arteen Kami Takemikazuchi-no-Ōkami (武甕槌大神) jainkoari dedikatua dago. Hainbat dojo ditu kenjutsu (剣術) eta kendō (剣道) praktikatzeko.
Historia
aldatu600 urtearen inguruan fundatu zen santutegia. Kashima Ōkami zerutikjeitsi omen zen eta bere omenez Jimmu, Sujin, Yamato Takeru eta Tenji enperadorreek jaialdi erlijiosoak antolatu zituzten eta santutegia osatuz joan ziren.
Meiji berrezarkuntzaren aurretik Jingū titulua hartu zuen, santutegi inperiala, Ise santutegia eta Katori santutegiarekin batera Japoniako hiru Jingū santutegiak dira. Katori santutegia eta Kashimakoa Emishitik (iparraldeko jendearen lurraldea) hain gertu egonik inperioaren frontea osatu zuten eta soldadu ugari izaten zen santutegiotan, hortik ere borroka-arteekiko zaletasuna.
2011eko Tōhoku lurrikarak hainbat kalte eragin zizkion, besteak beste sarrerako Torii erraldoia bota zuen. 2012an Torii berri bat altxatzen hasi ziren, 2014rako bukatuko dutena.
Jaialdia
aldatuHamabi urtean behin, zaldiaren urtean Ofuma Jaialdi Inperial Handia ospatzen da Kashima eta Katori santutegietan. 2014ean ospatuko da berriz. Sorreratik bertatik ospatzen omen da, 1887an 12 urtean behin egitea erabaki zen.
Iruditegia
aldatu-
Sarrerako Torii-a, lurrikarak bota aurretik.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Webgune ofiziala