Jeju
Jeju edo Jeju probintzia autonomo berezia (Hangul: 제주특별자치도; Hanja: 濟州特別自治道; RR: Jeju teukbyeoljachido; MR: Cheju T'ŭkpyŏlchach'ido) Hego Koreako probintzia da, Koreako penintsularen hegoaldean dagoena. Probintziak Jejudo uhartedia barnean hartzen du. 1.848 kilometro koadroko eremua du, eta 2017an 678.772 biztanle zituen.[1] Hiriburua, Jeju Hiria, uhartearen iparraldeko kostaldean dago.
Jeju | ||
---|---|---|
Hego Korea | ||
Administrazioa | ||
Izen ofiziala | 제주특별자치도 제주도 | |
Estatu burujabe | Hego Korea | |
ISO 3166-2 | KR-49 | |
Hiriburua | Jeju Hiria | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 33°22′00″N 126°32′00″E / 33.366666666667°N 126.53333333333°E | |
Azalera | 1.848 km² | |
Punturik altuena | Hallasan | |
Demografia | ||
Biztanleria | 670.837 (2024) −5.538 (2022) | |
Dentsitatea | 363,01 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
jeju.go.kr |
Geografia
aldatuJejudo Koreako itsasartean dago. Sumendi-jatorriko uharte menditsua da, eta bertan dago herrialdeko mendirik garaiena: Hallasan (1.950 metro). 26 uharte txikik osatzen dute; 1.848 kilometro koadroko eremua hartzen du guztira.
Ekonomia
aldatuArrantza eta nekazaritza (arroza, kotoia, soia) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago (janari-industria, ehungintza, industria kimikoa), eta hiri garrantzitsuenetan baizik ez dago.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ South Korea: Administrative Division. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2018-4-14).