Karol Rathaus (Karl Leonhard Bruno Rathaus; izengoitia Leonhard Bruno; Ternopil, Austria-Hungariako Inperioa, 1895eko irailaren 16a; † Flushing/New York City, 1954ko azaroaren 21a) aleman-austriar nazionalitatezko konposatzailea izan zen, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuena.

Karol Rathaus

Bizitza
JaiotzaTernopil1895eko irailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
 Polonia
HeriotzaNew York1954ko azaroaren 21a (59 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, unibertsitateko irakaslea, soinu banda konpositorea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Queens College (en) Itzuli
Izengoitia(k)Leonhard Bruno
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0711683 Allocine: 404318 Allmovie: p169750
Musicbrainz: 514bcb56-d5c2-46e1-b022-8cb9fa58f9b6 Discogs: 2106667 IMSLP: Category:Rathaus,_Karol Allmusic: mn0001676931 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Rathaus Gertarekin ezkonduta zegoen eta Bernt izeneko semea zeukan. Bere sendia, jatorri judukoa, musikan aritzen omen zen, aitona eta birraitona musikari profesionalak baitzeuzkan. Aitak karrera akademikoa ikasi zuen, eta semearen talentuaz ohartu zen. Bost urterekin ekin zion jotzeari, zazpirekin musika idazteari eta hamalauekin orkestrarentzat konposatzeari[1].

Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean ikasteari ekin zion 1913/14an, 1918/19 urteetan Lehen Mundu Gerrarako soldadutzagatik eragotzita. Franz Schrekeren ikasle gogokoenetarikoa zen, zein Krenek i d'Alois Hábaren irakasle izan zen ere bai. Berlingo Goi-Mailako Musika Eskolan jarraitu zuen, non musika eta konposizioa ikasten jarraitu zuen. Bere ikasketak amaitu orduko, Rathaus konposizio eta teoria musikaleko irakasle bilakatu zen, 20ko hamarkadan.

Vienako haren egonaldiaren bitartean, Rathaus arrakasta lortuz joan zen, bereziki pianoarentzako lanengatik. Lehenengo Sinfonia Darmstadten estreinatua izan zen 1924an Joseph Rosenstocken zuzendaritzapean, eta Bigarrena, Hermann Scherchenek zuzendua, 1926an estreinatua. Nahiko arrakastatsuak izan arren, bigarrena erradikaltzat jo zen. Walter Schrenk kritikariak "gure musika berriaren itxaropen handiena" bezala kokatzen zuen.

Der letzte Pierrot balletaren estreinaldiarekin Staatsoper Unter den Linden (Berlin) operan, Rathausek lorpen handiena erdietsi zuen. Ballet honek XX.mendean Pierrot eta Colombinaren bilaketaren historiara mugitzen da, zeinek lantegi moderno eta dantza-aretoetako eszenatokietan bere maitea bilatzen duen, eta antzinako garai bateko kanpotar gisa sentitzen den. Balletaren arrakastaren ostean, haren orkestra-lanak Furtwängler, Kleiber, Scherchen, Horenstein eta Klempereren mailako zuzendarirengatik estreinatuak ziren.

1928tik aurrera, Max Reinhardten ekoizpenetarako antzerki-musika konposatu zuen, Alfred Döblinekin (besteak beste) elkarlanean. 1930ko Fremde Erde haren operaren ondoren, Rathausek musika zinematografikoa ere konposatu zuen eta 1933 baino leheneko Alemaniako zinema-konposatzaileetan nabarmenetarikoa izan zen. Fjodor Ozepen The Murderer Dmitri Karamazov filmarentzako musika konposatu zuen adibidez, berberaren beste bi filmaz gain. Filma honetan sekuentzia musikalen arabera mozten ziren irudiak eta ez alderantziz. Granowski, Brahm eta Duvivier bezalako zuzentzaileekin lan egin zuen ere bai hurrengo urteetan.

1933an Parisera mugitu zen, Alemaniako antisemitismo hedakorraren ondorioz, baina Frantziako zinema-krisia zela eta 1934tik 38ra Londresera bizitzera mugitu zen, eta nazionalitate britainiarraren gabeziarengatik, New Yorken amaitu zen kokatzen. Hor Queens College-ean hartu zuen bere gain konposizio-katedra, zeinek bere eraikina Rathausen ohorez bere izenarekin izendatuko zuen. Konposatzailearen eskuizkribu anitz eta hainbat beste dokumentu instituzioaren leku batean gordeta mantentzen dira, haren zerbitzuarengatik. 1954an hil zen New Yorken.

Haren konposizio-lanak sinfoniak, orkestra-lanak, serenatak, sonatak eta balletak biltzen ditu nagusiki. Louisville Prelude, Vision Dramatique eta haren Hirugarren sinfonia konposatzen ditu. Richard Strauss, Gustav Mahler, Igor Stravinsky eta Franz Schreker haren maisuaren ohikunean oinarritu zituen bere konposaketak. Karol Rathausen izena nabarmenduz joan zen 30eko hamarkadaren hasieran, musika zinematografikorako musikagile gisa batez ere, emigratu behar izan zuen arte. Hirugarren Reichan bere erestiak "arte endekatutzat" jo ziren; hortaz, haien interpretazioa debekatu egin zen.

Estiloa aldatu

Rathausen estiloa aniztasun erritmikoagatik, harmonia ausartengatik eta Ekialdeko Europaren eraginagatik bereizten zen. Ez zuen erromantizismo berantiarra jarraitu baino Vienako Bigarren Eskolarekin ere ez zen elkartu. Hasieran, haren estiloa vienar dotorezia eta poloniar ohikunearen elementuen nahasketa zen. Pixkanaka pixkana espresionismo alemaniar modernora garatu zen, hasiera batean publikoaren gustukoa izan ez zena. Der letzte Pierrot ondoren, bere estiloa erromantikoagoa eta melodikoagoa bilakatu zen.

Lana (hautaketa) aldatu

  • 1. pianorentzako sonata, op. 2 do minorren
  • 1. orkestrarako sinfonia op. 5
  • Orkestrarako 2. sinfonia op.7 (besteak beste; 1924an Frankfurten)
  • 2. pianorentzako sonata op. 8
  • Bibolin eta pianorentzako 1. sonata op. 14
  • Orkestrarako lau dantza-pieza op. 15
  • Pastoralak eta Dantza-doinuak op. 17 abesbatza mistorako a capella
  • Der letzte Pierrot (azkenengo Pierrot) op. 19, ekitaldi bakarreko balleta
  • Klarinete eta pianorentzako sonata op. 21
  • Obertura op. 22
  • 4 Haize-jotzaile eta pianorentzako serenata ttipia op. 23
  • Trois Mazurkas op. 24 pianorentzako
  • Fremde Erde op. 25 (4 ekitaldiko opera – besteak beste; 1930eko abenduaren 10ean Berlingo Estatu Operan)
  • Lied eta fugak abesbatza misto eta ganbera-orkestrarako op. 26
  • Bibolin eta ganbera-orkestrarako suitea op. 27
  • Orkestrarako suite op. 29
  • Organorentzako preludio eta tokata op. 32
  • Hiru Calderón Liedak op. 34
  • Orkestrarako serenata op. 35
  • Triptiko kontrapuntistikoa op. 37
  • Pianorentzako lau estudio op. 38
  • Bibolin eta pianorentzako pastorala eta dantza op. 39
  • Bibolin eta pianorentzako 2. sonata op. 43
  • Nokturno op. 44, Jacob's Dream orkestrarentzat
  • Pianorentzako kontzertua (Klavierkonzert) op. 45
  • Pianorentzako hiru estudio op. 46
  • Orkestrarako 3. sinfonia op. 50
  • Landschaft in sechs Farben pianorentzat op. 51
  • Polonaise symphonique op. 52
  • Bibolin, klarinete eta pianorentzako trioa op. 53
  • XXIII. Salmoa op. 54
  • Vision dramatique Orkestrarako op. 55
  • 4. harizko-kuartetoa op. 60
  • 5. harizko-kuartetoa op. 71

Filmografia, konpositore gisa (hautaketa) aldatu

  • 1930: Der Mörder Dimitri Karamasoff
  • 1934: Amok
  • 1936: Broken Blossoms
  • 1939: Laßt uns leben
  • 1945: Histadrut. Builder of a Nation

Erreferentziak aldatu

  1. Schwarz, Boris. (1955). «The Musical Quarterly Vol. 41 No. 4» Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2015/10/19).