Karneades
Karneades (antzinako grezieraz: Καρνεάδης edο Κυρηναίος; K.a. 214 inguru-K.a. 129) Antzinako Greziako filosofo eta hizlari bat izan zen. Zirene greziar kolonian jaio zen, beranduago, Atenaseko hiritar bihurtuz Atenasko Akademiaren zuzendaria izan zen K.a. 160tik K.a. 137 arte.
Karneades | |||
---|---|---|---|
K.a. 160(e)ko hamarkada - K.a. 129 ← Hegesinus of Pergamon (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zirene, K.a. 213 | ||
Heriotza | Atenas, K.a. 129 (83/84 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Diogenes Babiloniakoa Hegesinus of Pergamon (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa | ||
Mugimendua | Platonismoa |
Bere doktrina filosofikoak, bere ikasle izan zen Klitomakok ezagutarazi zituen, Karneadesek berak ez baitzituen argitaratu. Karneades, dogmatismo ororen aurka zegoen, erabateko ziurtasuna zein erabateko ziurgabetasuna existitzearen ezinezkotasuna defendatuz, baita jainkotasunaren ezagutzara iristearen ezineskotasuna ere.
Atenasek, Erromara, K.a. 156 edo K.a. 155an bidali zuen enbaxada baten zati izan zen, erromatarrek, atenastarrei, Oropo hiria eraso eta arpilatzeagatik jarri zieten bostehun talentuko zigorra gutxitzeko. Esaten denez, hizlari bezala zuen abileziaren ondorioz, zigorra murriztea lortu zuen, honegatik, Filostratok "Sofisten Bizitzak" izeneko bere liburuan sartzen duelarik, filosofo mota hauen eredu bezala.
Bere irudi bat, Atenasko agoran dago, eta, honen kopia erromatar bat, Municheko Gliptotekan.