Diogenes Babiloniakoa
Diogenes Babiloniakoa edo Diogenes Seleuziakoa (antzinako grezieraz: Διογένης Βαβυλώνιος; latinez: Diogenes Babylonius; c. K.a. 230 – c. K.a. 150/140) K.a. II. mendeko filosofo greziar bat izan zen. Seleuzia Tigrisekoan jaioa, Babiloniatik gertu. Zenon Tarsokoaren oinordekoa izan zen eskola estoikoaren zuzendaritzan. Greziarrek Erromara bidali zuten enbaxadako zati izan zen, Karneades eta Kristolaorekin batera, K.a. 156an, Atenasi, Orope inbaditzeagatik jarri zitzaion zigorra ezeztatzeko. Lengoaia eta etikaren arloetan ekarpenak egin zizkion estoizismoari. Lehenean, Diogenesek, hiru plano ezberdintzen ditu: soinua, espresioa eta hitza. Krisipo Solikoa zein bera dira, esaldia zati hauetan banatzearen arduradunak: izen propioa, deitura, lotura eta artikulua. Etikaren arloan, ezberdin ezin daitezkeen gauzen artean hautespen arrazionala aztertu zuen.
Diogenes Babiloniakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 150 ← Zenon Tarsokoa - Antipater of Tarsus (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Seleuzia Tigrisekoa, K.a. 240 | ||||
Heriotza | K.a. 150 (89/90 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||||
Irakaslea(k) | Krisipo Solikoa Zenon Tarsokoa | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, astrologoa eta diplomazialaria | ||||
Mugimendua | Estoizismoa |