Karnali ibaia
Karnali edo Ghaghara ibaia (nepaleraz Karnali edo Kauriala, txineraz K'ung-ch'iao Ho, Indian Gogra edo Ghaghara). Karnali izenak ur turkesa esan nahi du.
Karnali K'ung-ch'iao Ho (ch) Karnali (ne) Ghaghara (hi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.080 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°45′11″N 84°39′59″E / 25.7531°N 84.6664°E |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Bihar |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 127.950 km² |
Arro hidrografikoa | Ganges Basin (en) |
Bokalea () | Ganges |
Sorrera eta ibilbidea
aldatuGanges ibaiaren adar handienetako bat da eta Nepalgo hiru ibai arro nagusietan mendebalderen dagoena. 1080 km-ko luzera du eta bere arroaren azalera 127.950 km²-koa da.
Tibeten
aldatuTibeteko Manasarovar lakuan du sorrera, Txina, Nepal eta Indiaren arteko muga hirukoitzetik gertu. 3.962 metrotan du iturburua eta bide motza egin ondoren Burang herrian sartzen da Nepalen.
Nepalen
aldatuKarnali Gunean sartzen da eta Erdi-mendebaldeko eskualdea eta Mendebaldeko Urruneko eskualdearen artean zabaltzen da ibaiaren arroa. Hainbat ibaiadarrek isurtzen dituzte beren urak Karnali ibaia, mendebaldetik Doti ibaiak eta ekialdetik Seti ibaiak. Siwalik mendiak pasa ondoren ibaia kanal ugaritan banatzen da eta aurrera egin ahala bi adar nagusi sortzen doaz, Geruva ezkerrean eta Kauriala eskuman.
Indian
aldatuUttar Pradesh estatuan sartzen dira Karnali ibaiaren adar biak baina muga pasa eta berehala egiten dute bat Ghaghara ibaia sortuz. Bihar estatuko mugatik gertu Ganges ibaiarekin elkartzen da.
Himalaia nepaldarrean 3.252 glaziar daude eta 2.323 aintzira (3.500 metroko altueratik gora). Hauetatik herena Karnali ibaiaren arroan aurkitzen dira, zehazki esanda 1.361 glaziar eta 907 aintzira, 1.740,22 km²-ko azalera hartzen dutelarik eta 127,72 km³-ko izotz bolumena.