Ireki menu nagusia

Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa

Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa (1744ko maiatzaren 19 - 1818ko azaroaren 17a) Jurgi III.a Erresuma Batukoaren emazte gisa Britainia Handiko eta Irlandako erregina izan zen 1761ko ezkontzatik bi erresumak elkartu ziren arte, 1801ean. Hortik aurrera Britainia Handia eta Irlandako Erresumako erregina izan zen 1818an hil zen arte. Hannoverko printzesa hauteslea zen ere Germaniako Erromatar Inperio Santuan, bere senarra 1814ko urriaren 12an Hannoverko errege izendatu zuten arte. Hannoverko erregina ezkontidea izan zen, beraz.

Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa
Queen-charlotte-1744-1818.jpg
Bizitza
Jaiotza Mirow1744ko maiatzaren 19a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Kew Itzuli1818ko azaroaren 17a (74 urte)
Hobiratze lekua St George's Chapel Itzuli
Familia
Aita Duke Charles Louis Frederick of Mecklenburg
Ama Princess Elizabeth Albertine of Saxe-Hildburghausen
Ezkontidea(k) Jurgi III.a Erresuma Batukoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Hanover Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arte bildumagilea
Lantokia(k) Londres

Artearen eta botanikaren mezenasa zen, eta Kew Lorategiak hedatzen lagundu zuen. Jurgi III.arekin 15 ume izan zituen, horietatik 13 helduak izatera iritsi ziren. Bere senakarra gaixotasun fisikoak eta mentalak zituen, ziurenik porfiria, batez ere zahartzaroan. Horregatik bere seme Jurgi IV.a Erresuma Batukoak erregentzia hartu zuen bere gain 1811tik aurrera.