Ireki menu nagusia

Karl Bodmer, Johann Carl Bodmer edo Jean-Charles Bodmer (Zürich, 1809ko otsailaren 6a -Barbizon, 1893ko urriaren 30a) Suitzan jaiotako marrazkilari, margolari, litografo, ilustratzaile eta, orokorrean, artista grafikoa izan zen.

Karl Bodmer
Photograph of Karl Bodmer (1877).jpg
Bizitza
Izen osoa Jean-Charles Bodmer, Johann Carl Bodmer
Jaiotza Zürich1809ko otsailaren 11
Herrialdea  Suitza
 Frantzia
Heriotza Paris1893ko urriaren 30a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, argazkilaria eta ilustratzailea
Jasotako sariak
Kidetza Barbizongo eskola
Mugimendua Barbizongo eskola

BiografiaAldatu

1832tik 1834ra, margolari suitzarrak Ipar Amerikan zehar Maximilian zu Wied-Neuwied printzeari lagundu zion. Espedizioak 28 hilabete iraundu zuen: "Janus" belaontziarekin 1832ko maiatzaren 7an Rotterdametik atera ziren. Ohioko Missouri eta Mississippi ibaietan aritu ziren. Karl Bodmerrek 23 urte zituen. Bidaian zehar akuarela ugari margotu zituen; lan horiei esker amerindiarren irudiak Europan zabalduko ziren. Bere litografiak Parisko Éditions Arthus-Bertrand inprimategiak plazaratu zituen. Lan horiek amerindiarrak ezagutzeko informazio-iturri aberatsa izan ziren: herri horien ohiturak, armak, tresnak jaso zituen modu horretan. Espedizioa New Yorken 1834ko uztailaren 4an zeuden eta Le Havren abuzturaren 8an.

Renanian bi urte bizi izan zen. Ondoren, Parisen egokitu zen, 1836an, eta garaiko bizitza artistikoan hartu zuen parte. Théodore Rousseau eta Jean-François Milleten laguna izan zen. 1849an Barbizonera joan zen eta olioz margotzen hasi zen. Garai horretan bere lanetan Fontainebleauko oihanak protagonismo handia hartu zuen eta, ondorioz, batzuetan Barbizongo eskolaren margotzailea bezala hartua izan da.

Graiko prentsan ere grabatu asko argitaratu zuen.

Bizitzaren azken urtetan argazkilaritzari ekin zion.[1] Frantzian ere bere lanaren aitortza jaso zuen: 1877an Ohorezko Legioaren zalduna izendatu zuten.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Bodmer