Kareaga dorretxea

eraikitako euskal ondare nabaria Markina-Xemein

Kareaga dorretxea (herri hizkeran Karia) Markina-Xemeingo (Bizkaia) etxe gotortua da.[1]

Kareaga dorretxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMarkina-Xemein
Koordenatuak43°15′44″N 2°31′19″W / 43.262325°N 2.521861°W / 43.262325; -2.521861
Map
Ondarea
EJren ondarea60

Kokapena aldatu

Kareaga dorretxea (edo hobe esanda haren hondakinak, aurri egoera oso aurreratuan baitago) Markina-Xemeindik Durangorantzko errepidea hartuta, herritik atera eta Kareaga izeneko industrialdearen bazter batean ikus daitezke[2] (2011 urtera arte futbol zelaia egon zen lekuan[3]).

Historia aldatu

Kareagatarren aipuak 1353 urtean badaude ere, leinu gerren testuinguruan,[4] dorretxearen lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. 1639an Catalina Kareagak Pedro Fernandez de Mugartegiri saldu zion 10.500 dukatetan. Honen seme Nicolasek, edo hauen ondorengoek guztiz erreformatu zuten XVII. mendean.[5] 1796ean jabea Pedro Valentin Mugartegi zen. 1991ean, berriz, Markina-Xemeingo Udalarena zen, eta Jose Mari Urkidi bizi zen bertan.[6]

Ezaugarriak aldatu

 
Kareaga dorretxea, 2014 urtean

Kareaga landa-jauregi barrokoa da, Erdi Aroko dorre baten gainean egina.[7]

Karratu formako oina du, eta 3 solairu zituen. Sarrera bi zituen, bata fatxada nagusian eta bestea atzekoan (harrizko eskailera batekin; agian jatorrizko dorrearena). Baoak ateburu zuzenekoak ziren. Dorrearen hormak harlangaitzezkoak ziren nagusiki, harlanduak ertzetan eta beheko solairuko baoetan erabili zirelarik.[1]

Atxekitutako eraikin bat zuen, adreiluz egina.[1]

Egoera aldatu

Kareaga dorrea utzia dago aspalditik, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hormen zatirik handiena erori da. Babesteko neurriak proposatu diren arren, eraikina aurri egoeran dago.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Torre Kareaga - CastillosNet» www.castillosnet.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  2. «Kareaga dorrea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. Markina-Xemeingo Kareaga IIIko 41. industria-areaurbanizatzeko programari eta eremuarenbirpartzelazio eta urbanizazio-proiektueihasierako onespena. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Urizar Rementeria, Hiart. (2012). Las guerras de bandos en Markina: una aproximación. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. Torre de Careaga. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
  6. Zubikarai, Augustin. (1991). Markina-Xemein II. Autoedizioa.
  7. Markina-Xemein. (Noiz kontsultatua: 2020ko urtarrilaren 6a).
  8. Blogak.eus. «JASANGARRITASUN ETA HAZKUNDE OREKATU BATEN ALDE, PLAN OROKORRAREN HASIERAKO ONARPENARI EZARRITAKO ALEGAZIOAK» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).