Kantabriako Gobernua (gaztelaniaz: Gobierno de Cantabria) autonomia erkidego horretan botere betearazlea jarduten duen erakundea da.

Kantabriako Gobernua
Datuak
Izen ofiziala
Gobierno de Cantabria
Motaautonomia-gobernua eta erakunde publikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
LehendakariaMiguel Ángel Revilla
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1982
webgune ofiziala

Historia aldatu

1999ko estatutu-erreforma arte, Kantabriako Eskualdeko Diputazioa (gaztelaniaz: Diputación Regional de Cantabria) izena zuen. 1982an autonomia aldarrikatu aurretik, Santanderko Diputazio Probintzialarekin Santanderreko probintzia gobernatzeko ardura zuen. Espainiako Gerra Zibilean, erkidegoaren lurraldea Santander, Palentzia eta Burgosko Probintzia arteko Kontseiluak zuzendu zuen 1937ko otsaila eta abuztua bitartean, autonomiaren aurrekaritzat hartu izan dena.[1]

2016ko abuztuaren 29ra arte, Mariano Rajoyk jarduneko 253 egun bete zituen arte, Kantabriako Gobernua izan zen bake-garaian jarduneko gobernu batek denbora gehien izan zuen Espainiako administrazio publikoa. Hain zuzen ere, bitartekotasun-egoera 1994ko azaroaren 7an hasi zen, Juan Hormaechea (UPCA) presidenteak epailearen epaiak behartuta dimisioa aurkeztu zuenean. Haren ordezkoa, José Joaquín Martínez Sieso (PP), 1995eko uztailaren 17ra arte ez zuten izendatuko, 1995eko maiatzaren 28an hauteskunde autonomikoak egin ondoren. Guztira, Kantabriak 252 egun eman zituen jarduneko gobernu batekin.

Presidenteak aldatu

Erakunde publikoak aldatu

  • Cantur
  • Sican
  • Sodercan
  • Gesvican
  • Puertos de Cantabria
  • Emcan (Servicio Cántabro de Empleo)
  • PCTCan
  • Servicio Cántabro de Salud (SCS)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu