Kamtxatka ibaia

Kamtxatka ibaia (errusieraz Камча́тка), Errusiako ekialdeko kostaldeko Kamtxatka penintsulan dagoen ibai bat da, Siberiako Kamtxatka kraian. Penintsula horretan zehar hedatu eta bere urak Ozeano Barean isurtzen ditu.

Kamtxatka ibaia
Kamchatka River - panoramio (3).jpg
Datu orokorrak
Luzera758 km
Geografia
Koordenatuak56°14′N 162°30′E / 56.23°N 162.5°E / 56.23; 162.556°14′N 162°30′E / 56.23°N 162.5°E / 56.23; 162.5
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Kamtxatka kraia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera55.900 km²
Ur-emaria924 m³/s
BokaleaKamchatka Bay (en) Itzuli

758 kilometroko luzera eta 55.900 km²-ko arroa ditu.

Izokinetan oparoa da, urtero miloikak bere uretan gora egin ohi dute eta bertako itelmen herriko kideen elikagai nagusia da.