Kakahuete-gurin

txigortutako eta ehotutako kakahueteak erabiliz sortutako pasta

Kakahuete-gurina[1] kakahuete erretxigortuz egindako eta gehienetan gatzatu edo gozotutako ore itxurako elikagai bat da. AEBetako gastronomiako osagai ezagun eta hedatuenetako bat da, gaur egun supermerkatu edo janari-dendetan salgai egoten da edota etxean egin ohi da. Herrialde honetan herri kulturan duen ospea handiaren ondorioz, urtero urtarrilaren 24ean, Kakahuete-gurinaren Eguna ospatu ohi da.

Kakahuete-gurin
nut butter (en) Itzuli, jaki eta elikadura-orea
Materialakkakahuetea
Historia
JatorriaKanada

Jada maiek eta aztekek jaten zuten elikagaia izan arren, 1884an Marcellus Gilmore Edson ingeles-kanadarra izan zen bere ekoizpena patentatu zuen lehenbizikoa. John Harvey Kellogg gosari zerealgile ospetsuak ere bere hedapenari bultzada handia eman zion.

AEBetaz gain, eta batez ere estatubatuar kulturaren eraginaren ondorioz, beste herrialde batzuetara ere hedatu den elikagaia da, tartean Australia, Erresuma Batua, Kanada, Dominikar Errepublika, Filipinak, Japonia, Papua Ginea Berria, Zeelanda Berria eta Herbehereak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak aldatu