Kahena Kunze,[1] (São Paulo, 1991ko martxoaren 12a), Belan lehiatzen den kirolari brasildarra da.

Kahena Kunze

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1991ko martxoaren 12a (33 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakestropadalaria
Pisua68 kilogramo
Altuera1,72 metro

Bi Udako Olinpiar Jokotan, esku hartu zuen Rio 2016an (Rio de Janeiro), eta Tokio 2020an (Tokio) bietan urrezko domina lortuz, Martine Grael lagun zuela, 49erFX proban.

Klaudio Kunze estropadalari ohiaren alaba da, zeinak gazteen arteko Munduko Txapelketa bat irabazi baitzuen. Kahena izena Kahina gerlariaren omenez du.

Martine Grael estropadakidearekin batera, bere aberriaren bandera eramaile izan zen Liman (Peru) ospatutako 2019ko Panamerikar Jokoetan.[2][3]

Nazioarteko emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro   Brasil   49er FX, emakumezkoa
2020 Tokio   Japonia   49er FX, emakumezkoa
Munduko Bela Txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2013 Marseilla   Frantzia   49er FX, emakumezkoa
2014 Santander   Espainia   49er FX, emakumezkoa
2015 Buenos Aires   Argentina   49er FX, emakumezkoa
2017 Matosinhos   Portugal   49er FX, emakumezkoa
2019 Auckland   Zeelanda Berria   49er FX, emakumezkoa
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2015 Toronto   Kanada   49er FX, emakumezkoa
2019 Lima   Peru   49er FX, emakumezkoa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu