Kabosu (japonieraz: かぼす?, c. 2005eko azaroaren 2a[1]2024ko maiatzaren 24a) shiba inu arrazako txakurra izan zen. 2008an Atsuko Sato maistrak adoptatua, Doge memeari esker egin zen ezaguna.

Kabosu (txakurra)

Bizitza
Jaiotza2006
HeriotzaSakura (en) Itzuli2024ko maiatzaren 24a (17/18 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Jarduerak

Instagram: kabosumama Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Kabosu shiba inu arrazakoa zen, baina animalientzako aterpe batean sartu zuten. 2008an Atsuko Sato maistrak adoptatu zuen eta Kabosu jarri zion izena, txakurraren buru biribilak izen bereko fruitua gogorarazi ziolako[2].

2010ean Satok Kabosuren argazkia lehen aldiz argitaratu zuen blogean. Ondoren, Tumblr webguneko Shiba Confessions blogaren bidez argitaratzen hasi zen argazkien aldaerak, Comic Sans letra-tipoa erabiliz[2]. Nahita gaizki idatzitako Doge hitza ez zen bere asmakizuna izan, baizik eta 2005eko ekainean agertu zen Homestar Runner animaziozko telesailean[3].

2022ko abenduaren amaieran jakinarazi zen Kabosuk leuzemia zuela, nahiz eta Satok esan zuen txakurraren osasuna hobetu zela berri hori zabaldu ondoren[4][5]. 2024ko maiatzaren 24an hil zen, 18 urte zituela[6][7].

Ospea eta ondarea

aldatu
 
Kabosu eta Atsuko Sato Kabosuren monumentuaren ondoan (2023)

Japonian, Kabosu eta Sato maskota eta jabe gisa ezagunagoak ziren meme gisa baino, eta Taking a walk with Kabosu-chan bloga herrialdeko maskoten inguruko laugarren blog ezagunena izan zen 2013ko abenduan[2].

2023an, Kabosuren monumentua inauguratu zuten Sakuran (Chiba prefektura)[8].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Japonieraz) «海外で大人気になった柴犬「かぼすちゃん」の魅力とは» Dōbutsu Dōmei 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  2. a b c (Ingelesez) Chayka, Kyle. «Wow this is doge» The Verge 2013-12-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  3. (Ingelesez) Wickman, Forrest. «How Do You Pronounce “Doge”?» Slate 2013-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  4. (Ingelesez) Mulholland, Tara. «Shiba inu who inspired ‘doge’ meme is seriously ill with leukemia» CNN 2022-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-23).
  5. (Ingelesez) Peralta, Isa. «Shiba Inu behind ‘Doge’ meme makes surprising recovery, owner announces» Yahoo News 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. (Japonieraz) «ありがとう、かぼちゃん!» Kabo-chan blog 2024-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  7. (Ingelesez) «Kabosu dies: Shiba inu which inspired the 'doge' meme and became face of Dogecoin has died» Sky News 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  8. (Ingelesez) Baseel, Casey. «Japan creates public monument to original doge meme dog in her home prefecture» SoraNews24 2023-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).

Kanpo estekak

aldatu