Jumeirah palmondoa edo Palm Jumeirah (arabieraz: نخلة الجميرة), Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian egindako uharte artifiziala da. Uhartea, enbor amankomun bat, palmondoaren hamazazpi orri eta kanpoaldeko babes dikeaz osaturik dago.

Palmondoaren satelite bidezko irudia 2005ean.

Uharteak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka, eta Dubain eraikitako lehen uharte artifiziala izan zen. Eraikuntza lanak 2002an hasi ziren eta ehundaka metro kubiko hare eta lur erabili ondoren, etxebizitza eta hotelen eraikuntzarekin hasi ziren 2006an. Proiektua 2008an amaitu zuten.

Eraikinak aldatu

Uhartean, familia bakarreko 1.800 etxebizitza eraiki ziren, bakoitzak bere hondartza zati pribatuarekin. Horrez gain, hamar solairu arteko etxebizitzak eta Atlantis izeneko hotela.

Horrez gain, 2008ko udazkenetik RMS Queen Elizabeth 2 kruzeroak uhartean du bere egoitza iraunkorra, Dubaiko gobernuak ontzia 75 milioi dolarrengatik erosi eta gero.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

25°6′58.31″N 55°8′9.37″E / 25.1161972°N 55.1359361°E / 25.1161972; 55.1359361


  Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.