The World (Dubai)

Palmondoaren ordenagailu bidezko irudia.

The World edo Mundua, Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian egindako uharte artifizialen multzoa da. Izenak esan bezala, proiektuak munduko herrialde guztiak irudikatzen dituen uharte multzoa da, uharte bakoitzean etxea edo uhartea erosi duen jabeak nahi duena eraikitzeko aukera emanez.

Multzoaren luzera bederatzi kilometro eta zabalera zazpi kilometrokoa da.

EzaugarriakAldatu

The World egitasmoa 300 irlez osatuta dago, eta hauen inguruan, itsasoaren indarraz babesteko eraikitako kaia. Uharte bakoitzaren azalera 1,4 eta 4,2 hektarea bitartekoa da eta elkarrengandik 50 eta 100 metro ingurura daude.

Egitasmo honen eraikitzeari esker, Dubaiko kostaldea 232 kilometroan handitu da.

ArgazkiakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 25° 13′ 00″ N, 55° 10′ 00″ E / 25.21667°N,55.16667°E / 25.21667; 55.16667


  Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.