Julio II.a aita santuaren hilobia

Julio II.aren mausoleoa» orritik birbideratua)

Julius II. Aita Santuaren hilobia Michelangeloren eta bere multzo laguntzaileen eskultoriko eta arkitektonikoa da, Julio II.a aita santuaren ehorzketa gune bezala proiektatua, baina ez zen azkenean horretarako erabili.

Julio II.a aita santuaren hilobia
Jatorria
Sortzailea(k)Michelangelo
Sorrera-urtea1505
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina eta Carrarako haitzurdina
Genero artistikoareligious sculpture as genre (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Pietro in Vincoli
BildumaSan Pietro in Vincoli
Koordenatuak41°53′38″N 12°29′36″E / 41.893861°N 12.493419°E / 41.893861; 12.493419
Map

Historia aldatu

Hildakorik ez duen hilobia izateaz gain, beste ezusteko historiko batzuk daude artelan honen historian. Batetik, ez dagoela kokatua hasieran pentsatua zegoen tokian, San Petri basilikan kokatu, baizik eta Erromako beste puntu batean, San Pietro in Vincoli. Julio jatorriz Erromako Della Rovere familiakoa zen, eta familia horrek babesten zuen eliza; bera bertako kardinal titularra zelarik. Julio II.a azkenik, bere osaba Sixto IV.a aita santuarekin batera lurperatuta dago San Petrin.

Egitura bera ere,1505ean agindu zuten, baina 1545era arte ez zen osatu, eta pentsatu baino eskala txikian. Julio II.a 1513an hil zen ordea.

 
Julius ii.aren hilobirako (1505) lehen proiektuaren balizko berreraikuntza, Adriano Marinazzoren (2018) interpretazio berri baten arabera.[1]

Guztiarekin, hilobia ikusgarria da, eta harentzako ergindako eskulturarik ospetsuena, Moisesen irudia da, 1513an Michelangelok osatua, historiako artelan nabarmenetako bat da.

Erreferentziak aldatu

  1. Marinazzo, Adriano. (2018). «La Tomba di Giulio II e l'architettura dipinta della volta della Sistina» Art e Dossier 357: 46–51..

Kanpo estekak aldatu