Julien Alfred
Santa Luziako atleta
Julien Alfred (Castries, Santa Luzia, 2001eko ekainaren 10a) kirolaria da eta atletismoan lehiatzen da, abiadura-lasterketetan aditua.[1]
Urrezko domina bat irabazi zuen 2024ko Pista Estaliko Atletismoko Munduko Txapelketan, 60 metroko proban.[2]
Paris 2024
aldatu2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa 100 metroetan eta zilarrezkoa 200 metroetan. Santa Luzia uharte eta estatu subirauko kirolaren historian lehen bi domina olinpikoak izan ziren bi horiek.[3]
Nazioarteko palmaresa
aldatuOlinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Frantzia Paris | 100 m | |
2024 | Frantzia Paris | 200 m | |
Pista estaliko Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Erresuma Batua Glasgow | 60 m |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Julien Alfred. .
- ↑ Julien Alfred. worldathletics.. .
- ↑ (Ingelesez) «St Lucia celebrates as Julien Alfred wins island's first ever Olympic medal» Sky News (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).